https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hitzaldi musikalen zikloa izango da Getxon, ostiraletan

Hitzaldi musikalen zikloa izango da Getxon, ostiraletan

Martxoaren 15etik apirilaren 12ra bitartean 'Tresna musikalak eta kantua Europa eta Asiako kultura eta hizkuntzen bitartez' zikloa hartuko du Areetako Andrés Isasi Musika Eskolak

EL CORREO

'Tresna musikalak eta kantua Europa eta Asiako kultura eta hizkuntzen bitartez' gaztelaniazko zikloa hartuko du Areetako Andrés Isasi Musika Eskolak ostiraletik, martxoaren 15etik, apirilaren 12ra bitartean. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, aurreko urteetan bezala, hizlaria Jose Mª Bretos Linaza getxotarra izango da, Akustika eta organologia eta Akustika musikala gaien irakaslea Musikene-Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian. Hitzaldiak ostiraletan izango dira, 18:00etan, Eskolako mediatekan eta sarreraren salneurria 3 eurokoa izango da.

Bretos irakasleak aipatu duenez, hitzaldi-ziklo hori adin guztietako publikoari zuzenduta dago eta bertan «Asia eta Europako askotariko kulturak beren hizkuntzen bidez aletuko dira. Izan ere, horien sonoritate propioa oso garrantzitsua izan da musikaltasun jatorra osatzeko. Hala, hizkuntzetatik abiatuta, kontinente bietako hainbat herritako abesteko erak eta musika instrumentu bereizgarrienak nabarmenduko dira. Gainera, espresio artistiko horien adibiderik azpimarragarrienekin lotuko dira, bereziki UNESCOk kultura ondare ukiezin eta gizadiaren ondare izendatu dituenekin».

Esan bezala, lehenengo hitzaldia martxoaren 15ean izango da eta bere gaia 'Mediterraneoko kultura indoeuroparrak'. Aste bat beranduago, martxoaren 22an, bestalde, hizlariak honakoa aztertuko du: 'Europako ipar eta erdialdeko kultura indoeuroparrak'; eta hilaren 29an, 'Asiako kultura indoeuroparrak'. Zikloa apirilaren 12an bukatuko da honako analisiarekin: 'Culturas diversas de Europa y Asia'.

Temas

Euskera