Borrar
Durangoko Azoka posiblea egin dutenen talde argazkia agur ekitaldian IGNACIO PÉREZ

Hitzak eta irudiak uztartu dituen ikuskizunarekin agurtu da kulturaren plaza

Durangoko Azokak asteazken honetan itxi ditu 56. edizioko ateak inprobisazioan oinarritu den ekitaldi batekin

NAHIKARI CAYADO

DURANGO

Asteazkena, 8 abendua 2021, 21:07

Comenta

Durangoko Azokak ateak itxi ditu dagoeneko. Bost egunetan barrena kulturaren plaza erraldoia izan denak inprobisazioz beteriko ikuskizun batekin esan du agur asteazken honetan. Hitzak eta irudiak elkar hizketan jartzeko helburua izan du Esti Zearsolok gidatu duen saioak. Ekitaldiko protagonista Ainara Azpiazu 'Axpi' izan da, euskal irudigileen elkarteko kidea. Publikoak irakurritako testuak marrazkitan bilakatu ditu oso modu eder eta poetikoan.

Ekitaldirako aukeratutako testu guztiak euskal kantak izan dira, ilustratzaileak agur ekitaldi horretarako banan-banan aukeratu dituenak. Ruper Ordorikaren 'Martin Larralde', Maite Larbururen 'Krak', Olatz Salvadorren 'Korapilatzen', Mikel Laboaren 'Goizuetan' edota Berri Txarraken 'Berriz min hau' izan dira 'Axpi'k paper zuri baten ilustratu dituen kantuak. Azokako bisitarien eta irudigileen arteko zubiak eraikitzeko ekintza parte hartzailea izan da 56. deialdi honi amaiera eman diona.

Guztira zazpi kanta irudikatu ditu artistak. Ekitaldia amaitu baino lehen, datorren urteko abenduan egingo den deialdi berriko datak iragarri ditu Ainara Azpiazuk. Bada, 7tik 11ra izango da Durangoko Azokako 57.edizioa. Jarraian, egun guzti hauetan boluntario moduan lanean aritu direnen eta kulturaren plaza posible egiten dutenen talde argazkia egin da oholtza gainean.

Balorazio positiboa

Antolakuntzatik asteazken arratsaldean egin duten balorazioa positiboa izan da. Gerediagako presidente Nerea Mujikaren hitzetan, «eskaera egin genuen Azokan erantzukizunez jokatzeko eta osasun-neurriak betetzeko, eta erantzuna bikaina izan da. Kulturaz gozatu ahal izan dugu modu seguruan, eta hori denon ardura eta konpromisoari esker izan da. Zuei esker Durangoko Azoka baDA!».

Alde digitala eta presentziala uztartu ditu aurten Azokak lehen aldiz, eta kulturzaleek aukera biak izan dituzte Azokaz gozatzeko. Bisitariek aurrez aurreko salmentari lehentasuna eman diote, «argi geratu baita Durangoko Azoka bertatik bertara bizitzekoa dela». Aurrez aurreko erakusmahaietan salmentak etengabeak eta orekatuak izan dira bost egunetan. «Bisitari askok nabarmendu duten bezala, inoiz baino erosoagoa izan da erakusmahaietara gerturatu eta sortzaileekin zuzenean egotea». Partaide batzuek diotenez, aurreko edizioetako salmentekin alderatuta, salmenta-kopurua orokorrean baxuagoa izan da, bisitari kopurua ere baxuagoa izan delako.

Landako Gunearen kasuan 25.000 bisitari baino gehiago izan dira, «erreserba guztiak agortu dira, eta publikoaren jarrera ezin hobea izan da», antolakuntzaren hitzetan. Online dendari dagokionez, 1.300 erosketa egin dira Azokako webgunean, guztira 5.400 lan erosiz. Bataz besteko gastua 58 eurokoa izan da erosketa bakoitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hitzak eta irudiak uztartu dituen ikuskizunarekin agurtu da kulturaren plaza

Hitzak eta irudiak uztartu dituen ikuskizunarekin agurtu da kulturaren plaza