Borrar
Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria, UPV/EHUko errektore Eva Ferreira eta Eneko Agirre HiTZ zentroko zuzendaria. Irekia

HiTZ zentroari bultzada bat, euskararen presentzia digitala areagotzeko

Eusko Jaurlaritzak 1,68 milioi euro bideratuko ditu UPV/EHUko zentrora. Dirulaguntzaren bitartez bi proiektu landuko dira: Iker-gaitu eta Clariah-eus

Zurekin

Astelehena, 25 iraila 2023, 13:27

Comenta

Eusko Jaurlaritzak 1.680.000 euroko diru laguntza emango dio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) HiTZ hizkuntza teknologiarako zentroari, alor digitalean euskararen presentzia handitzeko helburua izango duten teknika berriak ikertzeko eta hizkuntza teknologiaren inguruko sarea indartzeko.

Horrela azaldu dute astelehen honetan Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiriak eta EHUko errektore Eva Ferreirak, Donostian kokatuta dagoen HiTZ zentrora egin duten bisitaren ostean.

Esan dutenez, egungo eta etorkizuneko teknologiek testuzko eta ahozko datu masa erraldoiak eskatzen dituzte hizkuntza bakoitzeko. Aldiz, euskarak eta hizkuntza txikiagoek eskaini ahal dituzten datuak ez dira nahikoak gaur egun teknologia horiek behar adina kalitatea izateko. Horregatik, «ezinbestekoa» da hizkuntza teknologian ikertzea euskarak gero eta ohikoagoak izango diren teknologietan presentzia izateko eta beste hizkuntzen parera eramateko.

Bada, Jaurlaritzak 2023-2025 epealdian HiTZ zentrora bideratuko duen diru laguntzaren bitartez bi proiektu landuko dira: alde batetik Iker-Gaitu, hizkuntza teknologiak ikertu teknika berriak lortzeko (1,5 milioi euro), eta bestetik Clariah-Eus sarea osatu eta sendotzeko (180.000 euro).

ChatGPT euskaraz

Iker-Gaitu proiektuari dagokionez, landu nahi diren teknika berrien helburuak dira euskararen idatzizko zein ahozko gaitasun maila era automatikoan atzemango duen sistema; ahots pertsonalizatuen teknologia desgaitasuna duten pertsonengana iristaraztea; ahots espontaneoaren transkripzioa, euskara eta gaztelera nahasten direnean eta hainbat hiztun daudenean ere jardungo dena; eta chatGPT edo GPT4 bezalako testuzko elkarrizketa sistema ahaltsuenak euskaraz ere beste hizkuntzen pare aritzea.

Bestalde, bigarren proiektuari dagokionez, Clariah-Eus Europako sare handi baterako leihoa da, eta bere helburuak dira euskara eta euskaraz ikertzeko baliabide digital eta aurreratuen inbentario eguneratua mantentzea; Humanitate Digitaletan eta Zientzia Sozialetan ikertuko duen komunitatearen proiektuak sustatzea eta zabalkunderako plaza garrantzitsua izatea; Europako Clarin eta Dariah azpiegituretan parte hartzeko bidea urratzea eta horietan garatu diren tresnak eta baliabideak erabiltzea, eta euskal komunitatean erabilienak direnak euskarara egokitzeko lana egitea.

«Eredu izan nahi dugu»

Bingen Zupiriak ekitaldian azaldu du eremu digitalean hizkuntza hegemonikoak direla jaun eta jabe, batez ere ingelesa, eta «beharrezkoa» dela euskarak ere bere tokia izatea eta hizkuntza horiekiko distantzia murrizten joatea. «Gure eguneroko jardunean gero eta presentzia handiagoa duen digitalizazio horretan gure hizkuntzak ere bere tokia behar du, bestela beste batzuek hartuko dute espazio hori», nabarmendu du.

Horretarako, ezinbestekotzat jo du hizkuntza teknologia lantzea: «Eredu izan nahi dugu, trakzio lana egin nahi dugu hizkuntza teknologiaren eremuan. Euskarak kalitatezko hizkuntza teknologia garatzeko behar dituen tresna eta baliabideak sortu eta interesa dutenen eskura jarri nahi ditugu. Sektorearen garapena ere bultzatu nahi dugu lehiakortasuna eta kalitatezko enplegua sustatuz. Hau dena EHUko HiTZ zentroari egiten diogun eskariaren muinean dago».

Ildo berean, Eva Ferreirak adierazi du «gaur egun jada ez dagoela bizirik iraungo duen giza errealitaterik mundu digitalean korrespondentzia egokirik ez badu. Eta ondorioa begi-bistakoa da: euskarak hor egon behar du. Eta indartsu egon behar du gainera, baliabide egokiekin. Hala, aurrera eramango ditugun proiektuek presentzia hori indartuko dute».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo HiTZ zentroari bultzada bat, euskararen presentzia digitala areagotzeko

HiTZ zentroari bultzada bat, euskararen presentzia digitala areagotzeko