Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
397 hitz berri gehitu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

397 hitz berri gehitu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

Friki, flipatu edota diva dira Euskararen Akademia Ofizialak onartu dituen hitzetako batzuk

unai sarriugarte

Miércoles, 10 de julio 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

397 hitz berri gehitu egin ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian. Euskaltzaindiaren hiztegia etengabe berritzen eta zuzentzen dihardute hizkuntzalariek. Hori dela medio, urtean birritan eguneraketa berriak eransten dituzten hiztegira. Hilabete honetan egin dituzte urte honetako lehen aldaketak eta hitz berriez gaindi, 312 sarrera eta beste 85 azpisarrera txertatu egin dituzte.

Forma berriak hiztegira gehitzeaz gaindi, jadanik hiztegiaren barnean ageri diren zenbait hitz moldatu ere egin ditu akademiak, 465 zehazki eta beste zenbait hiztegitik at utzi. Gaur egun hiztegi honek 64.210 adiera biltzen ditu.

Friki, flipatu, diva edota katxarro adjektiboa dira Euskararen Akademia Ofizialak onartu dituen hitzetako batzuk. Era berean, forma hauek onetsi dituzte: alta, baja, hijab, egunpasa, tuper eta traol hitzak, besteak beste. Euskararen Akademia Ofizialak nabarmendu duenez erantsi dituzten forma berriak gaurko corpusetan erabilera maiztasun handikoak dira, eta, hortaz, gizartearen islada. Horren adibide honako hauexek dira: migrante, papergabe, transfobia, feminizidio, transgenero, ahaldundu eta baxoa.

Halaber, egun oso erabiliak diren edari batzuk ere onartu izan dituzte: zurito, kaña, kubata eta kuba-libre. Gainera, elikagaiak ere badaude berrikuntzen artean: sushi, tofu, curry eta pintxo fornak.

Baina ez dituzte hitz solte berriak soilik gehitu hiztegira. Izan ere, beste hainbat moldaketa ere egin dituzte: definizioak osatu, adierak eta adibideak erantsi, marka osagarriren bat gehitu eta lehendik zeuden forma batzuk hiztegitik kanpo utzi egin dituzte: referendum eta barazki jale esaterako.

Beste nobedade bat ere erantsi egin diote bertsio eguneratuari. Interneten kontsultak egiterakoan, sarrera batetik bestera joateko loturetan estekak ipini dituzte, gainean klikatuz zuzenean sarrera horretara heltzeko helburuarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios