Borrar
The Hi-Risers taldea, kontzertuan.
The Hi-Risers eta The Swingin' Neckbreakers taldeen 'boloak', gaur, Gasteizen

The Hi-Risers eta The Swingin' Neckbreakers taldeen 'boloak', gaur, Gasteizen

Kontzertua Helldoradon izango da, 23:00etan

Paul Picado

Sábado, 17 de noviembre 2018, 00:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur gauean bi talderen kontzertua izango dugu Helldoradon: alde batetik, The Hi-Risers, eta bestetik, The Swingin' Neckbreakers. Kontzertua 23:00etan hasiko da, baina klubeko ateak ordubete lehenago irekiko dituzte. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke, edo leihatilan. Aldez aurretik erosten badira, prezioa 20 eurokoa da; leihatilan, berriz, 22koa. Bestalde, Helldoradoko bazkideentzat, 18 euro balio du.

The Hi-Risers rock&roll talde amerikarra da. Hirukotea da eta bere abestietan Ameriketako Estatu Batuetako 50eko eta 60ko hamarkadetako estiloen eragina hautematen da, hala nola rhythm&blues, country, doo-wop, garage, rockabilly edo surf estiloak. Antzina, musikarien kalitatea ezinbestekoa zela esaten zen, eta hirukote hau eredu horren erakusgarri dira.

Kideek beste talde batzuetan ere jotzen dute, eta mota guztietako lokaletan aritu dira, hala nola, Manhattango gaueko klub dotoreetan nahiz San Frantziskoko punk zuloetan. Aire zabaleko zenbait jaialditan ere aritu dira, baina beraientzat garrantzitsuena benetako show bat egitea da. Azken urteetan zenbait bira egin dituzte Estatuan eta guztiz arrakastatsuak izan dira. Gaurko kontzertuan gainera, plazaratu duten azken diskoaren abestietako batzuk entzuteko aukera izango dugu.

The Swingin' Neckbreakers taldea amerikarra ere bada, New Jerseykoa, hain zuzen ere, eta 90eko hamarkadako garage eta R&R estiloko musika-talderik onenetakoa izan zen. Bere diskoak goi-mailakoak izan ziren bere generoan, lehenengo biak batik bat, eta kontzertuak jaialdi ikusgarriak ziren.

Hirukotea izan zen baina abeslaria izan da beti taldean ibili dena. Oraingoan bere abestirik onenak berreskuratzea erabaki du, eta horretarako leku desberdinetako musikariak bildu ditu, boskote bat osatu arte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios