https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planerako proposatutako neurriei buruzko inkesta, Getxoko webgunean

Udalbatza hiritarrak gonbidatzen ditu prozesuaren barruan diseinatutako 27 neurriei buruzko hausnarketa egiteko

ELCORREO.COM

Aurreko ostiralean Getxoko Udalak inkesta bat jarri zuen hiritarren eskura bere webgunean (www.getxo.eus) 2017-2030 epealdirako Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana (HMIP) prestatzeko proposatu diren neurriei buruz. Izan ere, Udalbatza getxotarrak hiritarrak gonbidatzen ditu HMIP prestatzeko prozesuaren barruan diseinatutako 27 neurriei buruzko hausnarketa egiteko; neurri horiek, hiritarren eskarien eta Getxon mugikortasunari buruz egindako azterketa teknikoen ondorio dira.

Asteartean, abenduaren 19an, egindako jardunaldi parte-hartzailearen ondoren, partaidetza-kanal berri bat zabaltzen da orain, aipatutako saioaren jarraipen gisa. Kanal hori baliatuko da diagnosi-fasearen ondoren planteatutako neurriei buruz hiritarrek duten iritzia ezagutzeko. Iritzi hori HMIPko ekintza zehatzak idazteko amaierako fasean sartuko da.

Inkesta larunbatera arte (abenduak 30) egongo da zabalik, Getxon bizi diren lagunek udalerriko mugikortasunaren hobekuntzan laguntzen eta parte hartzen jarraitzeko aukera izan dezaten.

Galdetegia, hiri-mugikortasun iraunkorraren 9 arlo nagusien inguruan egituratzen da: garraiobide publikoa, hirigintza, zirkulazioa, aparkamendua, oinezkoen mugikortasuna, zamalanak, txirrindularien mugikortasuna, ingurumena eta bide-segurtasuna.

Neurri zehatzak

Bederatzi jarduketa-arlo horien eremuan, galdetegiak neurri zehatzak biltzen ditu, baita beste irekiago batzuk ere; eta neurri horiek, halaber, eragin zuzena izango dute udalerriko bizi-kalitatean eta jarduera sozioekonomikoan.

Herritarren parte-hartzerako leiho berri hau zabalduz, Getxok urrats berri bat egingo du mugikortasun eredu berri bat, eraginkorrago eta iraunkorragoa, guztien artean eta adostuta prestatzeko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos