https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hildako bat eta zortzi zauritu AEBetako Colorado estatuko eskola batean

Polizia-agente bat, eskolako autobusaren gidariarekin hitz egiten./Afp
Polizia-agente bat, eskolako autobusaren gidariarekin hitz egiten. / Afp

Zortzi zaurituetatik bost oso larri daude

UNAI SARRIUGARTE

Hildako bat eta zortzi zauritu jazo ziren asteartean AEBetako Colorado estatuko ikastetxe batean. Tiroketa Denver hiriko Bigarren Hezkuntzako Stem eskolan gertatu zen. Poliziak ustezko bi erasogile atxilotu zituen eta hirugarrengo batek ihes egitea lortu zuen. Zortzi zaurituetatik bost oso larri daude.

Tiroketa arratsaldeko ordu biak aldera izan zen. Douglas Konderriko aguazila den Tony Spurlockek helarazi zuenez: «poliziek gogor egin zuten erasotzaileen aurka, eta susmagarrien ibilgailuetako bat atxikitzea lortu zuten«.

Atxilotutako bi susmagarriak ikastetxeko ikasle ohiak direla pentsatzen da. Aurretiazko txostenek esaten dutenaren arabera, poliziaren eta susmagarrien arteko bortxaketan ez zen inor zaurituta suertatu. Atxilotuak gizon heldu eta gazte bat dira. Spurlockek susmagarrien nortasunak ikerketaren parte izateagatik ez direla jakinaraziko aitortu zuen.

Bestalde, Holly Nicholson Kluth Douglas Konderriko aguazil-ordeak esan zuenez: «aurreko salaketarik edota aurretiazko ohartarazirik egon ote zen dudan jartzen da«. Hori dela bide, Kluthek ikasleetako baten batek zerbait badaki poliziari kontatzera animatzen du.

Halaber, Holly Nichokson Kluthek Columbine Eskolan bizitako masakraren ondorioz sortutako protokoloa burutu zutela nabarmendu zuen. Izan ere, 1999ko apirilaren 20an Denver hegoaldeko Columbine Eskolan bi ikaslek hamabi ikasle eta irakasle bat hil zuten.

Kluthek ikastetxera iritsitako patruilako ofizialen erantzuna berehalakoa izan zela aitortu zuen. Bere esanetan: «nire ofizialak iritsi zirenean, tiroak entzuten jarraitzen ziren. Tiroketa hau nire agenteen aurka egin zela pentsatzen dugu«.

Coloradoko gobernadorea den Jared Polisek adierazpen bat bidali zuen tiroketaren ondorioz. Polisek adierazi zuenez: «Gure eskura dauden errekurtso guztiak ipintzen ari gara Douglaseko Konderriko Sherrifaren Departamentuari ahal dugun laguntza guztia eskaintzeko». Izan ere, Colorado osoko bihotza biktimekin eta beraien familiekin dago.