Duela gutxi konpondu zen edo, gutxienez konponduko zela esan zuten, bezero batek bere banketxearekin harremanetan jartzeko dituen zailtasun telematikoak. Kanpaina bat egin behar izan zen, milaka sinadura bildu, protesta egin. Orduan esan zuten banketxeek kontuan izango zituztela bezeroaren zailtasunak, erraztasun guztiak jarriko zituztela bezeroaren eskura, arreta pertsonala barne.
Publicidad
Dudarik gabe, eraginkorra da ordenagailu bidezko bidea, baldin eta erabiltzaileak trebetasun hori badu, trebetasuna eta horretarako beharrezko diren baliabideak. Eraginkorra eta zerbitzua ematen duenarentzat merkea. Horregatik jarri dituzte baldintza horiek, horregatik bultzatu nahi gaituzte langile kopurua jaisteko aukera ematen dien bidera. Banketxeak zerbitzu pribatuak dira.
Ez, ordea, estatuaren zerikusia duten kontuak. Hor, administrazioak bultza dezake erabiltzailea ordenagailura. Baina aukera bat emanez: esan dezatela erabiltzailearentzat errazagoa eta erosoagoa izan daitekeela bide telematikoa, jarriko dituztela trebetasun hori lortzeko behar diren bitartekoak, baina beti bulego batera bertaratzeko aukera emanez. Noski aldez aurretik hitzordu bat adostuz.
Enpresa pribatuen helburua ekonomikoa da eta, teorian behintzat, bezeroak enpresa hau edo hura aukera dezake. Hori bai, jakinda banketxe gehienetan gauza bera gertatuko zaiola, baina gutxienez aukera hori du. Banketxe bateko erabiltzailea bezeroa da, ez herritarra.
Administrazioaren aurrean, berriz, erabiltzailea herritarra da, ez bezeroa eta administrazioa herritarraren zerbitzurako da. Herritar horrek izan dezake sekulako trebezia egin behar duena ordenagailuz edo mugikorrez egiteko, ala ez, agian ez du mugikorrik edo telefono deiak egiteko erabiltzen du, ez beste ezertarako.
Publicidad
Ezin gaitu administrazioak bezero gisa tratatu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión