

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Martes, 30 de julio 2024
Labayruk herri kirolak eta emakumeak uztartuko ditu. Izan ere, hainbat elkarrizketa eta erakustaldi grabatzen ari da, datozen urteetan gai horri buruzko materiala argitaratzeko. Ez da gaur egun landu duten gai bat bakarrik. Bada, behin baino gehiagotan erabili izan dute herri-kirolak gure ondareari buruzko ikerketa eta proiektuetan. Oraingoan, ordea, emakumeen ikuspegitik aztertzen ari dira, bai jokalari gisa, bai transmisioan duten eraginaren ikuspegitik.
Horrela, gaur egun normaltzat jotzen dugu emakumeak ikustea herri kiroletan, edozein modalitatetan. Baina ez dira urte asko hori guztiz arraroa zela, ez zegoela ondo ikusia. Are gehiago, pertsona batzuek bakarrik egiten zuten etxean, baina ez plazan, jendaurrean. Noiz gertatu da aldaketa? Zerk eragin du hori? Zertan dago aldea?
Hori aztertzeko, herri kiroletan aritzen diren hainbat emakumeri egindako elkarrizketak grabatu dituzte. Horietako batzuk kirolarien familian hazi dira eta transmisioa etxean jaso dute, batez ere aitarengandik. Beste batzuk, aldiz, kirol-taldeen bidez zaletu dira eta taldean aritzen dira. Beste alde garrantzitsu bat ere badago gaur egun herri kiroletan, hala emakumezkoetan nola gizonezkoetan. Honezkero ez dira etxean entrenatzen baserriko lanak egiten dituzten bitartean, baizik eta gaur egun gimnasiora joaten dira eta irakasleak edo entrenatzaileak izaten dituzte ariketak ondo bideratzeko. Eta ez hori bakarrik, elikadura ere ezin hobeto lantzen dute. Aurrerapauso handiak eman dira arlo honetan, eta horri guztiari buruz arituko dira grabazio hauetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.