

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Jueves, 26 de enero 2023, 17:20
Agendan apuntatu beharreko data: Herri Urratsen 40. edizioa maitzaren 14an izango da, Senperen. Biltzen den dirua Seaskaren bosgarren ikastetxea egiteko izango da. Dagoeneko lanekin hasi dira. Beraz, euskaltzaleak animatzen dituzte maiatzeko igande horretan, mundu guztia Senpereko lakura hurbil dadin, Ipar Euskal Herriko ikastolen festa erraldoiaz gozatzera.
Batek baino gehiagok pentsatuko du maiatza oso urrun gelditzen dela oraindik. Bai, egia da. Baina maiatza heldu bitarte, makina bat ekimen dituzte mahai gainean. Hasteko, otsailaren 2an, ostegunean, Go!azen telesailaren 9. denboraldiko azken kapituluaren aurre-estreinaldiaz gozatzeko aukera izango da Donibane Lohizuneko Le Select zinegelan. Martxoaren 4an, larunbatean, musikak hartuko dio lekukoa. Horrela, Delirium Tremens eta Unidad Alavesa taldeen kontzertua egongo da, Miarritzeko Atabal gelan. Hurrengo egunean, igandean, berriz, bertso saioa Senpereko gelan. Oholtzara igoko diren bertsolariak Euskal Herriko Txapelketako zortzi finalistak izango dira. Ez dela nahikoa? Badirudi ezetz. Izan ere, apirilaren 2an, igandean, beste zita garrantzitsu bat proposatzen dute. Horrela, urtebetetze bikoitza ospatuko dute. Alde batetik, Herri Urratsen 40 urteak, eta, bestetik, Pirritx Porrotx eta Marimototsen 35ak. Egundoko hitzordua Baionako Lauga gelan izango dena. Nahi duen orok sarrerak eskura ditzake herriurrats.eus wegunean.
Aurtengo leloa 'Urratsak zubi' da eta abestia Su Ta Gar taldeak egin du. Eibartarrek ere musikaren munduan ibilbide oparo eta luzea dute eta Herri Urratseri beraien aportazioa eskaini nahi izan diote. Has gaitezen urratsak ematen!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.