eitb.eus

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak igandean hasiko du denboraldia

Saioa igandero ospatuko da, gaueko 22.00etan.

Zurekin

Viernes, 13 de diciembre 2024, 22:53

Euskal Herriko herri txiki eta auzoen berezitasunak eta xarma ezagutzera ematea helburu duen 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak hamaikagarren denboraldiari ekingo dio igande honetan, abenduaren 15ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Nafarroako Viana herria izango dute abiapuntu Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, eta Bizkaia eta Araba aldean ibiliko diren hurrengo bi saioetan: Gautegiz-Arteaga eta Guardia.

Publicidad

Urtarrilaren 5eko saioak kutsu berezia izango du, programaren 10 urteak ospatuko baitituzte. Horretarako, zortzi denboralditan Pagadiren bikote izandako Zuhaitz Gurrutxaga gonbidatuko dute. Hiru aurkezleek Oronoz Mugaireko herritarrekin partekatuko dute mugarri garrantzitsu hori.

Lantz, Mendexa, Karrika, Puiu, Goiatz, Trapagaran, Zeanuri eta Luiaondo ere bisitatuko dituzte Miren Nogalesek eta Pagadik. Eta EITBtik nabarmendu dutenez, euren umore bereziarekin, lekuan lekuko bizilagunak ezagutu eta haiekin batera tarte ederrak pasatuko dituzte. Sebastian Lizaso bertsolaria izango dute lagun, ohi bezala. Saioa igandero ospatuko da, gaueko 22.00etan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad