https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Herbeheretan jada ez dago kale txakurrik

Herbeheretan jada ez dago kale txakurrik

Bertako gobernuak txakurrak jaso, esterilizatu, txertoa jarri, identifikatu eta hauentzat jabe eta etxe bat bilatzeko egitasmo bat jarri du martxan

UNAI SARRIUGARTE

Herbehereak kale txakurrik gabeko lehendabiziko herrialdea da. Bertan jada ez dago kale txakurrik. Izan ere, bertako gobernuak txakurrak jaso, esterilizatu, txertoa jarri, identifikatu eta hauentzat jabe eta etxe bat bilatzeko egitasmo bat jarri du martxan.

Herrialde honetan egun txakur kopuru handia dago. Aspalditik holandarrek txakur bat izan dute euren etxeetan, hauexek estatus sozialaren sinboloak baitziren. Geihegizko txakur kopuruagatik duela aspaldi errabia agerraldi bat jazo zen eta milaka herritar hil ziren. Hori zela bide, jende asko txakurrak kale gorrian uzten hasi ziren eta herrialde honetako kaleak txakurrez gainezka bete ziren.

Hori zela medio, Herbehereak egoera hau aldatzea erabaki zuen eta doan txakurrak esterilizatzen hasi ziren. Gobernuak aurrera eramandako kanpainak bertako kale txakurren %70 esterilizatzea lortu zuen. Era berean, gobernuan animaliak babesten zituen lege bat onetsi zuten, animalien osasun eta ongizatearekin zerikusia zuena.

Halaber, azken asteotan adostutako lege berri honekin euren maskotei behar bezala zaintzen ez dieten jabeei edota edozein motatako abusuak egiten dizkietenei hiru urteko kartzela zigorrarekin zigortu ditzakete. Gainera, bertako gobernuak zergak igo dizkie txakur berriak erosten dituzten biztanleei. Txakur bat izan nahi duten pertsonek hauexek eskuratzeko beste bide batzuk kontuan izan ditzaten, hauexek adoptatzea esaterako.

Herbeheretan txakurrak adoptatzearen inguruko hainbat kontzientziazio kanpaina jarri dituzte martxan, biztanleria etxerik ez duten txakur kumeak adoptatzera bultzatuz. Egitasmoak harrera ikaragarria izan du eta miloi bat txakurtik gora adoptatuak izan dira. Ekimen berri honi esker txakur bakoitzak etxe bat du eta maiten dituen familia bat ere.