https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Henri Herbert & The Fury eta Stacie Collins taldeen kontzertua, bihar, Gasteizen

Henri Herbert & The Fury taldea./
Henri Herbert & The Fury taldea.

Ikuskizuna Helldorado aretoan izango da 23:00etan

PAUL PICADO

Henri Herbert & The Fury eta Stacie Collins taldeen kontzertua izango dugu bihar Gasteizen, Helldorado aretoan. Ateak 22:00etan irekiko dituzte baina kontzertua, berez, 23:00etan hasiko da. Sarrerak leihatilan bertan eros daitezke, 17 eurotan, baina aldez aurretik erosiz gero, 13 euro balio dituzte.

Henri Herbert & The Fury rock taldeak hiru bira egin zituen 2016. urtean Estatu Batuetatik, eta hilabete honetan bere lehen lan luzea aurkeztuko du, 'Henri Herbert and The Fury'. Zuzenean grabatu zuen Londresen, eta lan horretan, taldearen indar eta energia guztia biltzen da. Aurretik atera zituen hiru single, bost abesti berri eta zenbait bertsio ere baditu.

Henri Herbertek Espainian egin zuen hain zuzen bere lehen bira, berak bakarrik, 2015. urtean, eta arrakasta handia izan zuen, beraz, oraingoan ziur asko berdin gertatuko da. Herbert Frantzian jaio zen eta oso txikitatik hasi zen pianoa jotzen; Jerry Lee Lewisekin eta Albert Ammonsekin ere konparatu dute, baina egun eta gau asko eman zituen ikasten eta bere estiloa sortzen.

Bestalde, Stacie Collins abeslari estatubatuarra dugu, eta rock, blues eta country estiloak bateratzen ditu. Berez, abeslaria eta konpositorea da, baina dantza ere egiten du. Batik bat energia handiko ikuskizunak emateagatik nabarmentzen da. Hainbat kontzertu eman ditu Estatu Batuetan eta Europan azken urteetan, eta bere senarrarekin bost bilduma idatzi, grabatu eta atera ditu. Bere lanak duela hogei edo hogeita hamar urte atera izan balira, garai hartako ZZ Top eta The Rolling Stones taldeekin esaterako konparatuko lirateke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos