

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Sábado, 15 de febrero 2025, 23:45
Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXVI. edizioa martxan dago, eta deialdi berri honen originalak jasotzeko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik. Bi modalitate antolatu dira (euskara eta gaztelania), irabazle bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu eta ondoren bere lana argitaratuko da. Jakina denez, 1999tik urtero ematen den sari honek idazle, pentsalari eta filosofo bilbotarra omentzen du.
Bilboko Udaletik nabarmendu dutenez, deialdia adin nagusiko eta edozein nazionalitate edo bizilekutako egileei irekita dago. Lanak gai librekoak izango dira, baina ikuspegi sortzailea izan beharko dute, ez akademikoa, eta gai bakarra edo gai bat baino gehiago landu, multzoaren batasuna mantenduz.
Halaber, jakinarazi dute saiakerak aurretik argitaratugabeak izan behar direla, bai eta aurretik saritu gabeak ere, eta gutxienez 100 orriko eta gehienez 250eko luzera izan beharko dutela (normalizatuak: DIN A-4 formatua, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12. letra-gorputza), 1,5 espaziora transkribatuak.
Lanak entregatzeko moduari dagokionez, esan dute dokumentuak formatu digitalean bidali beharko direla udal webgunearen bidez . Oinarri osoak kontsulta daitezke bertan, eta izena emateko formularioa jaso.
Aurreko edizioan, Mitxelko Uranga Alvarez Filosofiako doktoreak irabazi zuen euskarazko sari nagusia, 'Emognosioa Egia-ostea, Konspiranoia eta negazionismoa' lanarekin, eta Jorge Fernandez Gonzalok gaztelaniazkoa, 'Paradigmas migrantes. Estéticas y experiencias migratorias de mujeres' lanarekin. 156 lan aurkeztu ziren guztira, 149 gaztelaniaz eta zazpi euskaraz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Ingresan en prisión 6 de los 11 detenidos en la macrooperación antidroga en Bizkaia
Ainhoa de las Heras y Luis Gómez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.