https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hemen da ezabatu eta berrerabili daitekeen papera

Papera./EFE
Papera. / EFE

Kontsumoa murrizteko asmoz, sei hilabete baino gehiago iraun dezakeen materia berria eratu dute

IZASKUN MOYANO

Aspalditik jakina da Amazoniako basoa desagertzen ari dela edota papera egiteko ebakitzen diren zuhaitz kopurua azken urteotan asko areagotu dela. Naturak eta arbolek garrantzia handia dute gizaki eta planetarentzat oro har, beraz, egoera hau ez da batere onuragarria. Arazo honi aurre egiteko, maiz burutu dira 'paper adimentsu' bat eratzeko saiakuntzak. Hots, berrerabili eta ezabatzeko aukera ematen duen materia. Baina oraingo honetan, luzaroan irauten duten paper eta tinta mota berezia garatu dira.

Nankineko Telekomunikazioen Unibertsitatean elektronika organikoan aditua den Quiang Zhou hainbat teknologia zentro txinatarren buru da. Honek bere lan taldearekin batera paper mota berria eta tinta berezia diseinatu ditu. Biak batera erabiltzean orrialde berean koloredun irudi eta testuak hainbat alditan erakusteaz gain, sei hilabete baino gehiagotan erabiltzeko aukera ematen dute.

Aipatzekoa da lamina hauek zortzi alditan berrerabili ostean inprimatzea, era arruntean inprimatzean erabiltzen den tinta kantitatea baino bost aldiz gutxiago erabiltzen da. Lamina hau hainbat geruzarekin osatuta dago, eta tintak dituen gatz metalikoen erreakzionatzen duen sustantzia kimikoa darama. Hau sortzean zazpi kolore sortzen dira, eta ezabatzeko, laminari beste konposatu bat gehitzeaz batera desagerrarazi daitezke.

Horrez gain, adituen talde berak ura tinta gisa erabiltzen duen beste paper berrerabilgarri bat diseinatu dute. Oraindik aztertze prozesuan dagoen berritasun honek ordea, kolore bakarrean soilik egiten ditu inpresioak. Hala eta guztiz ere, egungo inprimatzaile arruntak eragin dezakeen kostuaren hamarrena soilik gastatzen du.

Egun teknologiak gizartean duen presentzia areagotu egiten den arren, paperak garrantzia handia izan du beti datuak gorde eta zibilizazioa areagotzeko orduan. «Ezinbestekoa da komunikatzeko eta informazioa banatzeko», aipatu dute zientzialariek. Hala ere, bere erabilerak talka handia sortzen du ingurugiroan. Beraz, berritasun honekin batera, egun inprimatzeko erabiltzen diren sistema arruntak eragindako aztarna ekologikoa betetzea espero dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos