https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hemen da ‘Barakaldo Foto Festival-Baffest’ jaialdiaren hirugarren edizioa

Artista frantziar eta nafar biren lanarekin batera hasi da aurten argazkien erakusketa

IZASKUN MOYANO

Iaz eta duela bi urte ekintzak izandako arrakastaren ondoren, euskaldunak benetako artistak garela aise antzeman daiteke. Dagoeneko hemen da hirugarrenekoz, ‘Barakaldo Foto Festival-Baffest’ izena daraman jaialdia. Honako honetan Teresa del Romero artista nafarra eta Geneviève Lagarde frantsesaren obrak emango dio hasiera ekimenari. Erakusketa ikusgai egongo da udalerriko Munoa finkako lorategietan datorren ekainaren 17a bitartean.

Batetik, del Romerok iaz irabazi zuen Euskal Emakume Argazkilari Sortuberrien Lehiaketa, eta aurtengo edizioan parte hartu nahi duen ororentzat epea zabalik dago datorren martxoaren 23a bitartean. Bestetik ordea, Lagarde ‘Ibilbide paregabeak’ izeneko programa europarrari esker gonbidatu dute. Biek ala biek beraien lanak diren 'Fantasma txikia tristatu egin zen' eta 'Liburuak eta gu' erakusgai jarri dituzte jada.

Munoa finkako lorategiak bigarrenekoz argazki erakusketan baten eszenatoki bilakatu dira. Aurrekoan burutu zen ‘Revelation’ ekimenean, herritarrak aho bete hortz gelditu ziren. Oraingoan ordea, obran parte izan baino gehiago, eszenatoki gisa jarrita izango da gunea. Honenbestez, bertara hurbiltzen den zale orok esperientzia berriz bizitzeko aukera izango dute.

‘Fantasma txikia tristatu egin zen’ izeneko obra 17 argazkirekin osatuta dago, eta Munoa jauregiaren inguruan mintzo dira guztiak: lorategi, landare… «Nire argazkietan,neure nia biluzik agertzen da, kezkatzen nauten galderak sortu daitezen. Horrela agertuz doaz, neure familia, adiskidetasun harremanak, hurkoarekiko maitasuna edo gorrotoa, nire haurtzaroko ingurua... nia ezartzerakoan erabakitzaileak diren faktoreak dira guztiak, bizitzen jarraitu ahal izateko zalantzan jarri beharrekoa» azaldu du obraren artista nafarrak.

Bestalde, ‘Liburuak eta ni’ erakusketa 11 argazkik osatzen dute. Lagarderen lanean aise antzeman daiteke eguneroko bizitza izozteko joera. Horrez gain, oraingo honetan, uneok irakurketa eta literaturaren munduarekin bat egiten ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos