https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Helduen euskalduntzean bi ikertzaile gaitzeko beka deialdia egin du HABEk

Beka bakoitzak 33.400 euroko diru kopurua izango du, eta HABEren egoitza nagusian egiteko dira, Donostian, 20 hilabetez

ELCORREO.COM

HABEk helduen euskalduntzean bi ikertzaile prestatzeko diru-laguntza deialdia egin du, helduei euskara irakasteko metodologiagintzan ikerlana sustatzeko eta bere helburuak lortzeko irakasbide eta tresna egokiak bilatzeko egitekoaren baitan. Beka bakoitzak 33.400 euroko diru kopurua izango du, eta HABEren egoitza nagusian egiteko dira, Donostian, 20 hilabetez.

Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusiak azpimarratu duen bezala, erakundeak «ikerketa eremu berriak zabaldu eta landu nahi ditu». «Zehazki, helduen euskalduntzearen curriculumgintzan zein ebaluazio egiaztatzegintzan adituak prestatzeko aukera eskainiko diegu hautagaiei», gaineratu du Azkuek.

Deialdira aurkeztu nahi dutenek honako baldintza nagusiak bete beharko dituzte: batetik, unibertsitateko goi mailako titulazioa edukitzea, batez ere pedagogia, hizkuntzalaritza edo filologia eta soziologia arlotakoa; bestetik, gutxienez, euskararen C1 ezagutza maila egiaztatua izatea. Bekaren xedearekin estuki lotuta dagoen bestelako ikastaro, argitalpen edo lan eskarmentu merezimendu bezala baloratuko da, deialdia xedatzen duen ebazpenean zehaztutako irizpideen arabera.

Bekaren diru kopuruaz gain, HABEren kontura izango dira bekadun bakoitzak bere prestakuntzarekin lotutako ikastaro eta biltzarretako izen-emateak, gehienez ere bekadun bakoitzeko 2.000 euroko mugarekin. Eskariak aurkezteko epemuga urtarrilaren 29a da. Eskabideak aurkezteko modua eta deialdiaren xehetasun eta jakingarri guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) daude.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos