Fotolia

Hawaiko biztanleek turismoaren industriaren aurka egin dute galdeketa batean

Bozkaketa honetan bertako biztanleen ia bi heren, % 65a, turismoa bueltatzearen kontra azaldu zen

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 23 de enero 2021, 00:15

Hawaiko biztanleek turismoaren industriaren aurka egin dute azken boladan. Izan ere, herrialdeko Gobernuak pandemiaren harira jazotako hutsune turistikoa nola bizi zutenaren inguruan galdeketa bat egin zuen pasa den urtearen amaieran herritarren artean. Bozkaketa honetan bertako biztanleen ia bi heren, % 65a, turismoa bueltatzearen kontra azaldu zen.

Publicidad

Era beran, galdeketa erantzun zutenen % 62ak turismoa era seguruan berrantolatzea ezinezkoa dela uste du. Dena den, erantzunen % 49a nazioarteko salerosketak berriro ere zabaltzearen alde azaldu zen, egoera ekonomikoa berpiztu eta lanpostu berriak sortu daitezen AEBko uharteotan.

Urtero Hawai irletara 10 milioi turista inguru bertaratzen dira, bertako biztanle kopurua hamar aldiz, hain zuzen ere. Hawaiko egoera azken urteotan gero eta lazgarriago izaten hasia zen, bertako uharteak batez ere turismora bideratzen baitziren, bertako biztanleak bigarren plano batean utziz.

Marketing Management Hawaiko turismoa baten baino gehiagotan aztertu duen konpainiak mahaigaineratu duenez, 2019an miloika turista ailegatu ziren irletara, duela 20 urte inguru gertatzen zenaren antzera. Enpresaren esanetan, turismoa ez dute edonola ere ondo kudeatu bertako agintariek azken urteotan, turismoak biztanleen bizitzetan eragin negatiboak izan baititu.

Hawaiko turismoaren industriak herrialdeko Barne Produktu Gordinaren % 21a suposatzen du. Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, turismo ezak uharteetan langabezi tasa % 10era igoarazi du, Estatu Batuetako zifrarik altuena bilakatuaz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad