https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

“Haurrentzako ipuinak” izango da Inauterietako mozorro-lehiaketako gaia Amurrion

Guztira 1.760 € banatuko dira sarietan

I.AGOTE

“Haurrentzako ipuinak” gaia ezarri da 2018ko Amurrioko Inauterietako Kakarro Birigarro mozorro-lehiaketako D kategoriarako.

Kategoria horretan sartzen dira heldu eta haurren taldeak, gutxienez 3 lagunek osatutakoak. Beste hiru kategoria ere egongo dira, gai librearekin: A kategoria, 1-3 lagunenentzat; B kategoria, 4-10 lagunentzat, eta C kategoria, 10 lagunetik gorako taldeentzat. Eta horrez gain, adierazitako D kategoria.

Amurrioko aurtengo Inauteriak otsailaren 10ean (larunbata) eta 13an (asteartea) izango dira. Aurreko edizioetan bezala, Kakarro Birigarro mozorro-lehiaketa inauterietako ekintza maiteenetakoa da. Izen-ematea otsailaren 8an eta 9an egingo da, Udaleko Jaiak Sailean, 09:30etik 14:00etara bitartean. Lehiaketa 19:00etan hasiko da. Saria emango zaio desfileko koreografia onenari. Guztira 1.760 € banatuko dira, baita Kakarroren figurak ere. Parte-hartzaile guztien artean 200 €-an baloratutako bidaia-pakete bat zozkatuko da.

Saria merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetako girotzeari

Jai hauetan, halaber, Inauterietako girotze onena jartzen duen saltoki edo tabernari emango zaio saria (200 € eta Kakarroren figura). Merkataritza eta ostalaritzari zuzendutako lehiaketaren atal honetarako izen-ematea otsailaren 1etik 9ra bitartean egin ahal izango da, Udaleko Jaiak Sailean

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos