https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Haurdun dauden edo egon nahi duten diabetikoei gluzemia neurtzeko sistema berria eskainiko die Osakidetzak

Haurdun dauden edo egon nahi duten diabetikoei gluzemia neurtzeko sistema berria eskainiko die Osakidetzak
Fotolia

Euskal Autonomia Erkidegoko 18 urte baino gutxiagoko 300 pertsona iaztik ari dira erabiltzen sistema hori: adabaki bat ipinita, egunero sastada ugari egin beharra saihestuko dute

AMALIA IBARGUTXI

Osakidetzaren azterketa baten arabera, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako 18 urtetik gorakoen %10,6ri eragiten die diabetesak. Antzeko beste azterketabatean, berriz, Estatuan prebalentzia %13,8koa dela ikusi zen. Europan, orokorrean, diabetikoen kopuruak oro har gora egin arren, Euskal Autonomia Erkidegokoa Estatuko batez bestekoaren azpitik mantentzen da. Gaixotasuna prebenitzeko, kirola egitea eta, orokorrean, bizi ohitura osasungarriak izatea gomendatzen du Osasun Planak. Gaitzak, ordea, ezin dira beti prebenitu, ezta ekidin ere. Besteak beste, horregatik, asistentzia arreta plan egokiak garatzea ere garrantzitsua da.

Osakidetzako profesionalek gaixotasuna prebenitzeko eta kontrolatzeko egiten duten lanaz gain, haurdun dauden edo haurdun geratzeko asmoa duten emakume diabetikoei glukosa monitorizatzeko sistema berria eskainiko dieosasun zerbitzuak irailetik aurrera. Oso berria den metodoaren bitartez, adabaki bat ipinita, egunero sastada ugari egin beharra saihestuko da, eta horrek pertsona diabetikoen eguneroko bizitza erraztuko du. Euskal Autonomia Erkidegoko 18 urte baino gutxiagoko 300 pertsona iaztik ari dira erabiltzen sistema hori.

Osakidetzak jakinarazi duenez, 1 motako diabetesa duten eta haurdun geratzeko asmoz kontsultara joan diren 50 bat emakumek, gluzemia neurtzeko metodo berria erabili ahal izango dute aurrerantzean. Sentsore adabakiak odoleko glukosa maila neurtzen du eta sakelako telefono baten pantailan ikusteko aukera ematen du, orain arte egin behar izan diren sastadak saihestuz.

Sakelako telefono baten pantailatik glukosa mailak ezagutzeko sistema iazkoazaroan jarri zen martxan haur eta gazteentzat. Orduz geroztik, 18 urte baino gutxiagoko 308 paziente ari dira erabiltzen. Halaber, medikuaren aginduz eta hainbat egoerari erantzuteko, sentsorea beste 92 helduren esku jarri zen. Aurrerago, proiektuaren lehen ebaluazioa egitea aurreikusita dago, Euskadin diabetesa duten pazienteen multzoan sistema berriaren ezarpena balioztatzeko.

«Haurdun geratu aurretik diabetesa duten pazienteek, odolean glukosa mailak kontrolatzeko zailtasun berezia duen taldea osatzen dute. Adabakiari esker, intsulina hartu aurreko sastadak ekidingo dituztenez, euren bizi kalitatea izugarri hobetuko da», Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren arabera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos