Borrar

Haur obesitatea prebenitzeko Osasun Sailaren elikadura praktikoko gida berria

Basque Culinary Center ikastegiak prestatutako menuen bidez, argitalpen berriak familietan elikagai osasungarriak kontsumitzea bultzatu eta sustatu nahi du

Zurekin

Osteguna, 11 martxoa 2021, 13:28

Comenta

Haur obesitatea prebenitzea ezinbesteko kontua da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakin badaki, eta, horiek horrela, 'On egin!' izeneko gida praktiko berria prestatu du, haurrei elikadura ohitura osasungarriak eskaintzeko. Izan ere, 2 eta 17 urte bitarteko mutikoen %8k eta neskatoen %5,7k jasaten dute haur obesitatea Euskadin. Basque Culinary Center ikastegiak prestatutako menuen bidez, argitalpen berriak familietan elikagai osasungarriak kontsumitzea bultzatu eta sustatu nahi du.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, gida laguntzarako materiala izango da Osakidetzako pediatriako kontsultetan. Bi zatitan banatzen da. Lehen zatian, 'Plater Osasungarria' deskribatzen da: osasuntsu elikatzeko egunean zehar jan beharreko elikagai taldeen proportzioaren irudikapen grafiko erraza da. Elikagai taldeak hiru ataletan banatuta daude, haien mantenugaien eduki nagusiaren arabera: frutak eta barazkiak (%50), proteina elikagaiak (%25) eta zerealak eta patatak (%25).

Gidaren bigarren zatiak asteko proposamenak jasotzen ditu, 'Plater Osasungarria'ren proportzioetan oinarrituta eguneroko menua prestatzeko. Zehazki, lau asterako menua eskaintzen du, eta aukera beganoak ere jasotzen ditu.

Informazioa eskuragarriago egoteko, gidaren zati handi bat beste hizkuntza batzuetan ere badago eskuragarri, zehazki, arabieran, txineran, frantsesean, ingelesean, portugesan eta errumanieran.

Gidarekin batera, 'Mangols-en Bidaia' jolas interaktiboa ere eskuragarri dago, joan den azarotik, haurren gainpisua eta obesitatea tratatzeko. Teknologia berriak eta pediatriako profesional erreferenteek protokolizatutako aurrez aurreko kontsultak uztartzen ditu tratamenduak.

Une honetan, programa 44 profesionalek osatzen dute (pediatrak eta pediatriako erizainak), baina aurreikusita dago aurten hasiko dela haurren gehiegizko pisuarekin eta obesitatearekin lan egiten duten eta beren kontsultetan tratamendu hori eskaintzen duten gainerako profesionalen prestakuntza.

Tresna martxan jarri zenetik, tratamendua hasi duten Euskadiko 90 familietatik 20k amaitu dute, eta hasierako emaitza oso onak izan dituzte: tratatutako haurren osasun fisikoaren edo emozionalaren pertzepzioa hobetzea edota eguneroko jarduera fisikoa handitzea eta gorputz masaren indizea jaistea. Halaber, aldaketak izan dira familia osoaren elikadura ereduetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Haur obesitatea prebenitzeko Osasun Sailaren elikadura praktikoko gida berria

Haur obesitatea prebenitzeko Osasun Sailaren elikadura praktikoko gida berria