https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Haur eta nerabe minbizidunen gurasoen elkartearen argazki erakusketa, Metro Bilbaon

Ekimenaren arduradunak, aurreko asteko aurkezpenean./
Ekimenaren arduradunak, aurreko asteko aurkezpenean.

ASPANOVASek urtebetetzea ospatzen du minbizia duten haurren familien bidelagun izanez

EL CORREO

Hogeita hamar urteetan zehar minbiziaz gaixo egon diren adingabe eta haien familien alboan egindako ibilbidea ezagutarazteko sortu du argazki erakusketa ibiltaria Bizkaiko haur eta nerabe minbizidunen gurasoen elkarteak Metro Bilbaon. Erakusketa Metro Bilbaoko Indautxuko Urkijo sarbidean zintzilik egongo da otsailaren 28ra arte, hurrengo hilabeteetan beste geltokietara mugitzeko aukera egonik.

'30Urte+' izenburupean, Meraki Estudioko Naiara Gallego argazkilaria eta Lorea Espada diseinatzailearen elkarlanari esker sortutako erakusketak, haur eta nerabeen eta haien senideen alboan, arlo eta programa bakoitzean, ASPANOVASek egunero aurrera eramaten dituen ekintzak biltzen ditu. Era berean, helburua gaixotasuna gainditze prozesuan mediku tratamendu arlotik kanpo gelditzen diren familien beharrizanak eta zaintzak agerian uztea da.

ASPANOVAS elkartea, aurten bere 30. urteurrena ospatzen duena, 1989. urtean jaio zen, garai horretako gurasoek haien seme-alaben gaixotasunaren inguruan zeuden beharrizanak eta zailtasunak nabaritu ondoren: «Guraso talde baten elkartzea eta ASPANOVAS sortzearen erabakiari esker, gaur debuta egiten duten familiek hainbat zerbitzu eta arretei sarbidea izan ahal dute. Guzti hori, enpatia eta lan taldean aritzeari esker, zalantzarik gabe elkartearen nortasunaren adierazgarri dena», azaldu zuen Ainhoa Fernandezek, ASPANOVASeko koordinatzaileak.

Hortik aurrera, txikien eta gazteen eguneroko bizitza eramangarriago egiteko eta haientzako inguru aproposa eraikitzeko, gizarte hezitzaileak, psikologoak, pegogoak eta boluntarioak jardunean egon dira, haiek zein haien senideek gizartearen beroa sentitu dezaten.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos