Borrar
Urgente La Bonoloto del jueves deja miles de euros en Bermeo: comprobar resultados del 10 de julio
Udako irakurketak

Haur eta gazte liburuen gomendiorik onenak

Jon Martin-Etxebeste

Sábado, 5 de julio 2025, 00:44

  1. 'Otsorik gabeko basoa' Goiatz Labandibar/Mariñe Arbeo

    Ulu masustulu

'Otsorik gabeko basoa' Goiatz Labandibar/Mariñe Arbeo, Argitaletxea: Pamiela, 32 or., 15 euro
Imagen - 'Otsorik gabeko basoa'

Irudimen aberatseko neskatoa da Laida. Gauero jostailuzko hegazkin baten bidez abentura harrigarriak irudikatzen ditu lokartzeko orduan. Bidaiatako batean, ordea, ezusteko tripulazioko kidea agertuko zaio: otsoa. Piztia honek ez du ipuin klasikoetako funtzio beldurgarririk betetzen liburu honetan, otso samur bat da, ile leun eta hortzeria traketsekoa, otso biktima; Laidaren hitz-jarioa errespetuz entzuten dakien otsoa. Animalia desmitifikatua. Morfeoren besoetaraino eramango du hegazkina otsoak Laidak atseden har dezan, edo akaso ez.... Margiñé Arbeoren ilustrazioek elegantziaz islatzen dute esaten, pentsatzen eta irudimenean gertatzen ari denaren kontrastea eta idatziz gertatzen ari den pasartearen zein parte den egiazkoa eta zein fantasia argitzeko balio dute.

  1. 'Bazen behin...' Toti Martínez de Lezea eta Iván Landa

    Klasikoetara itzultzen

'Bazen behin..' Toti Martínez de Lezea eta Iván Landa, Argitaletxea: Erein, 68 or., 19,50 euro
Imagen - 'Bazen behin..'

Haur eta gazteei bideratutako ipuin bilduma interesgarria da honakoa. Ikasgai garbi bat duten istorioak pilatu ditu idazleak eta klasikoen usaina dute: besteren inbidiari buruzko istorioak daude (norbere ahalmenak gutxietsi eta besteenak miresgarriago diruditenak), kasualitateak banatutako eta berriz elkartutako protagonisten topaketa zirkularrak daude, desberdintasuna arazo bezala bizi duten protagonisten leku bilaketa… Gurasoek seme-alabei irakurtzeko pentsatutako ipuinak dira, literarioki oso egokiak. Euskarari dagokionez, ordea, urrun daude hizkuntza eredugarri izatetik; gaztelaniatik mailegatutako egitura asko suma daitezke. Bitartekari abilak asmatuko du kontakizuna, irakurri ahala, hizkera jatorragora ekartzen. Idazlea euskal kulturari lotutako erreferen-tziak harilkatzen saiatu bada ere, ilustrazioek irudikapen unibertsalak zirriborratu ditu, euskal tradiziotik urruntzen.

  1. 'Moko koko' Nerea Loiola

    Erabakitzearen arriskua

'Moko koko' Nerea Loiola, Argitaletxea: Erein, 108 or., 14,50 euro
Imagen - 'Moko koko'

Zure bila joan behar zuen izeba Florak, baina gaur ere berandu dator. Abiapuntu horretatik, liburuko protagonistaren partez erabakiak hartu nahi bazenitu, Nerea Loiolaren liburu honek tarte atsegina pasatzeko abagunea eskainiko lizuke. Atean zain geratu edo etxera zure kabuz itzuli, bidean agertuko diren fantasiazko izakiez fidatu eta aukera bat eman edo ihes egin, errege zatarrari egia esan ala bide diplomatikoari ekin… istorio mordoa, liburu bakarrean. Erabaki bakoitzak, bide ezberdinetik eramango zaitu. Orrialde asko izan arren, jauziek irakurtaldi laburrak bermatzen dituzte. Erabakiak ez ezik, enigmak ebatzi beharko dituzu ipuinean aurrera egin eta krokodiloetan haginkadatatik salbatzeko. Izaera ezberdinekin esperimentatzeko aukera, lehen pertsonako singularrean. Ivan Landaren ilustrazio koherente eta adierazkorrek indatzen dute liburua.

  1. 'Ez da kaxa bat hiri bat da' Antoinette Portis

    Sor daitekeenaz

'Ez da kaxa bat hiri bat da' Antoinette Portis, Argitaletxea: Pamiela, 40 or., 14 euro
Imagen - 'Ez da kaxa bat hiri bat da'

Liburu honetako protagonistak kaxa hutsen bidez, mundu berri bat sortzeko gaitasuna erakusten du. Aisialdia, eraikuntzak, bizitza komunitarioa, espazio publikoaren erabilerak… jolaserako aukera infinituak eskaintzen ditu objektu soil baten inguruan. Narrazioak modu sinple batean haurtzaroko logikara eta heldu askok galdu duten sormen bulkadara darama eta, batez ere, haurraren egozentrismoa gogoratzeko parada ematen dio helduari. Egiten ari diren zereginerako guztiz aproposak diren ezaugarriak dituzten animaliak laguntzeko prest ditu protagonistak: sapaiak atondu ditzakeen lepaluzea, kameleoi margolaria, inurri nekaezinak… baina protagonistak ez du laguntzari nahi. Elkarrekin sortzearen plazeraz gogoeta egiteko balio duen albuma da. Ilustraziei dagokienez, zuri-beltzeko lerro garbiak planteatzen ditu pertsonaientzat eta collage hiperrealistak eraikuntzako materialentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Haur eta gazte liburuen gomendiorik onenak

Haur eta gazte liburuen gomendiorik onenak