Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Ignacio Pérez
Hasi da, Euskaraldiari ekin diote 196.000 lagunek

Hasi da, Euskaraldiari ekin diote 196.000 lagunek

Ariketaren irekiera ekitaldian, bereziki azpimarratu dute gazteen artean harrera «oso ona» izan duela ekimenak. Horrela, hizkuntz ohiturak aldatzea helburu, gaur hasi eta abenduaren 3ra bitarte, 'belarriprest' eta 'ahobizi' rolak banatuta, euskaraz egingo dute parte hartzaileek

Amalia Ibargutxi

Viernes, 23 de noviembre 2018, 00:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udarekin batera hasi ziren Euskaraldiaren berri ematen antolatzaileak. Azaldu zuten euskararen «transmisioa, erabilera eta kalitatea» izango zituztela helburu, batez ere hiriguneetan, '11 egun euskaraz' kanpainan parte hartzean. Aste asko pasa dira eta, horrela, hizkuntz ohiturak aldatzea helburu, gaur hasi da ariketa, eta abenduaren 3ra bitarte iraungo du. Tarte horretan, 'belarriprest' eta 'ahobizi' rolak banatuta, dakienak lehen hitza euskaraz egitera animatu nahi dute, eta ulertu, baina hitz egiten ez dakienak, berarekin euskaraz egitera.

Ekainean 350 udalerrik zeukaten emanda izena Euskaraldian, Iparraldeko hiriburuek barne: Baiona, Donibane Garazi eta Maule. Euskal Herriko 10.000 biztanle inguruk, Euskaltzaleen Topaguneko Arrate Illarok jakinarazi zuenez. Atzo Baionan egindako Euskaraldiaren irekiera ekitaldian azaldu zituzten datuen arabera, guztira 196.000 lagunek eman dute izena ariketan. Partaide horietatik %74ek eman dute ahobizi modura jarduteko, eta %26 arituko da belarriprest rolean.

Lurraldez lurralde, partaidetza handiena Gipuzkoan (84.000) izango da, eta jarraian, Bizkaian (68.500), Nafarroan (20.500), Araban (17.500) eta Ipar Euskal Herrian (5.500). Izena eman dutenen %63a emakumezkoa izan da. Adinari dagokionez, 16 urtetik aurrerakoak izan dira denak, parte hartu ahal izateko gutxieneko adina delako, baina askotarikoak izan dira orokorrean partaideen adin-tarteak. Bereziki azpimarratu dute gazteen artean harrera «oso ona» izan duela ekimenak.

Irekiera ekitaldian parte hartu zuten entitate eta erakunde antolatzaileen ordezkariek, herrietako batzordeetako kideek, entitate sustatzaileek eta ahobizi zein belarriprest modura arituko diren hainbat herritarrek. Euskaraldiaren antolaketan aritu diren batzordeetako kideek eta gaurtik aurrera ahobizi eta belarriprest gisa arituko diren hainbat lagunek ere hitza hartu dute ekitaldian. Gainera, ekitaldian Maddi Oihenart, Ruper Ordorika, Odei Barroso, Alaia Martin eta Maryse Urrutyren emanaldiak gozatu ahal izan dituzte bertaratutakoek.

Euskaraldiko lehen egunetan ere izen eman ahal izango da, gero, hamabigarren egun horretan, ahalik eta gehien izan daitezen euskaraz ariko direnak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios