Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
sergio eguía
Jueves, 28 de septiembre 2017, 23:32
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Laudio plaza eraberritzeko lanak hasi dira. Langileak hesiak jarri eta kioskoko zenbait elementu kendu dituzte. Bertan lorategi itxurako eremua sortuko da, eta orain dagoen kioskoaren ordez adinekoentzako jolas bio-osasungarriak jarriko; izan ere, kioskoa ez zen ziurra eta ez zen erabiltzen, beraz, auzokoek kentzeko eskatzen zuten. Balgorza SA enpresari esleitu zaizkio lan hauek, bi hilabeteko epearekin .
Laudio plazako kioskoa kentzea Zure Auzoa Hobetuz programaren barruan sartutako proiektua zen, zeinean Bizigarri eta Zaramagatarrak auzo elkarteek parte hartu eta iradokizunak aurkeztu baitzituzten. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak prestatutako eraberritzeak orain dagoen kioskoaren ordez lorategi itxurako eremua sortzea eta adinekoentzako jolas bio-osasungarriak jartzea aurreikusten du. Udalak plazaren erdialdea zolatuko du, aipatutako gailuak jartzeko. Orain dagoen parterrea utzi eta hamabi zuhaitz landatuko dira. Zuhaitzek, batetik, pribatutasuna emango diete jolasen erabiltzaileei, eta bestetik, itzala emango dute eguzkia egiten duenean. Zuhaitzen artean landare herrestariak jarriko dira, ureztapen automatikoz.
Era berean, eserlekuak ipiniko dira, eta argiztapena hobetuko, leku atseginagoa izan dadin. Iturri berria ere jarriko da. Auzokoen eskatutakoari jarraituz, hartuneak dituen armairua ere egokituko da, plazan ekitaldiak antolatu ahal izateko. Zehazki, bost eserleku berri (hiru 9 metroko luzera dutenak, eta bi 5.78 metrokoak) jarriko dira, eta gutxienez hiru farola berri. Azkenik, jolas bio-osasungarri hauek instalatuko dira: arrauna, eskailerak, pedalak, masajea, metroa, eskia eta bielak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.