Borrar
Fotolia

Haserrea eta poza

Igandea, 5 abendua 2021, 22:54

Comenta

Nor bere erara alaitzen da, nor bere modura haserretzen. Ez da, soilik, ez gaituztela gauza berak alaitzen edo haserretzen. Agian niretzat poz iturri dena axolagabea da albokoarentzat edo zuzenean desatsegina. Are gehiago, agian ni haserretzen nauen zerak alaitasuna dakarkizu zuri. Hori guztia begi-bistakoa da.

Baina edozerk alaitzen edo haserretzen zaituela ere, emozio horiek ez ditugu guztiok berdin adierazten. Zalapartatsu dira batzuk, epelagoak beste batzuk eta, gainera, adierazpen horiek aldatu egiten dira, aldatu egin dira denboran zehar. Iruditzen zait aldaketa horrek emozioen antzezpena areagotzera eraman gaituela.

Nabarmena da hori gurean. Oro har, galtzen ari gara sasoi batean ikasten genuen eutsitasuna. Duela mende erdi gaurko emozio berak sentitzen genituen, agian ez kontu berdinek eraginak, baina emozioak berdinak ziren. Baina ikasten genuen antzezpena apaltzen, baretzen. Heldutasunean aurrera egin ahala, zuhurrago zen alaitasunaren edo haserrearen antzezpena. Beste aldaera bat ere bazuen emozioen adierazpenak: onargarriagoak ziren gehiegikeriak emakumeongan gizonengan baino.

Hori galdu da, onerako ala txarrerako. Ikus-entzunezkoek berdindu gaituzte, zalaparta areagotuz, agian nabarmenago pozaren kasuan haserrearenean baino. Dena den, sexuen arteko arrakalak hor jarraitzen du, batez ere pozaren aurrean, emakumeon artean pozaren adierazpena haurren pozarengandik hurbilago dago gizonena baino.

Haserrearen adierazpena, berriz, izugarri indartu da. Are gehiago, ez dugu haserrearen adierazpidea baretzeko ezer egiten. Alderantziz, badirudi zerbait seriotan hartuko bada haserrearen arrastoak behar dituela adierazpenak, haserreak berak berez duzun arrazoi zatia handituko balu bezala.

Haserre bizi bagina bezala eta agian askori gertatzen zaion zerbait da, haserreak irabazi egin diola pozari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Haserrea eta poza

Haserrea eta poza