Borrar

Harrison Ford: Indiana Jones edo Han Solo izandakoaz dena dakizulakoan?

Galdutako txangozaleak erreskatatzen ditu eta aurkitu berri diren animalia batzuk aktorearen omenez bataiatu dira. Bere inguruko bitxikeria gehiago jakin nahi?

NAHIKARI CAYADO

Astelehena, 12 uztaila 2021, 21:47

Comenta

Harrison Ford ospakizunetan dago. Astearte honetan, uztailaren 13an, 79 urte bete ditu. Ba al dakizu zinemagintzaren historian txarteldegian izandako diru-sarrera handienen errekorra mantentzen duen aktorea dela? Ez da datu makala. Mundu osoko milioika neska-mutil arkeologoak izan nahi izatearen erruduna da ere, pantaila handira eramandako Indiana Jones-en paper liluragarriagatik. Edo baita izarrei begira Han Solo izatearekin amesten zutenena ere. Testu honetan bere inguruko hainbat datu xelebre kontatuko dizkizuegu. Aipatzekoa da ere une hauetan 'Indiana Jones' sagako bosgarren pelikularen grabaketan murgilduta dagoela.

Aktore bezala 1966an debutatu zuen arren, Harrison Fordek ez zuen inoiz argi izan bere etorkizuna kameren aurrean egon zitekeenik. Horregatik, ez zuen inoiz bere bigarren lanbidea, arotzarena, erabat utzi. Izan ere, aktore gisa irabazten zuen dirua ez zen nahikoa bere familia mantentzeko, eta inoiz ez zuen izar bihurtzeko fede handirik izan.

George Lucas da zinemako bere aitabitxia. Izan ere, 'Star Wars' sagaren sortzaile ospetsua bere bigarren filmerako, 'American Graffiti'-rako, Bob Falfaren papera antzeztuko zuen aktorearen bila zebilen, baina ez zuen inor aurkitzen. Baina Lucasek bere bulegoan aurkitu zuen irtenbidea, ustekabean. Izan ere, une hartan Ford zuzendariaren bulegoa eraberritzeko lanean ziharduen, arotz moduan. Paper hori onartzeak Hollywoodeko ateak irekiko zizkion.

Eta ba al dakizu Harrison Ford ordezkatua izan zela hainbat astetan 'Indiana Jones' filma grabatzen zuen bitartean? Izan ere, grabatzen ari zela diskoko hernia bat izan zuen. Baina arrazoi ekonomiko eta agendakoengatik, ekoizpena ezin izan zen gelditu eta grabaketak aurrera jarraitu behar zuen. Horrela beraz, zuzendariak Harrisonen bikoitza erabili zuen eszena oso bat filmatzeko.

Zein den jakin nahi? Protagonistak zinta garraiatzaile baten aurkako etsai indartsu baten aurka borrokatzen duenean. Vic Amstrong izeneko bikoitz horrek hain zuen Forden antza handia, non filmazioan parte hartu zuten gehienak ez ziren konturatu ere egin aktore aldaketa egon zela.

Beste aktore askok bezala, Harrison Fordek ere bere ospea erabiltzen du ama natura zaintzearen eta errespetatzearen beharraz gizartea ohartarazteko. Hainbat ingurumen-erakundetan parte hartzen du, eta sarritan dirua ematen die ere fundazio eta elkarte ezberdinei. Bitxia bezain egia da ondoren datorrena: aurkitu berri diren animalia batzuk aktorearen omenez bataiatu dira. Amerika erdialdean aurkitutako inurri mota baten kasua da hori, Peidole Harrisonfordi deitua, edo Calponia Harrisonfordi armiarmarena ere.

Harrison Ford pilotu ona da eta helikoptero bat erabiltzen duela jakina da ere . Baina agian ez duzu ezagutuko 2000. urtean gertatutakoa. Antza, Idaho mendietan txangozale bat galdu zen. Aktoreak arrantxo bat zuen inguruan eta bilaketa operazioarekin bat egitea erabaki zuen. Fordek txangozalea aurkitu zuen, eta hark ez zuen ezagutu. Gainera, kontatzen denez, emakumeak botaka egin zuen Harrison Forden kapelaren barruan. Aktoreak bizitzak salbatzeko ohitura hartu zuen, urtebete geroago helikoptero horrekin galdu zen Boy Scout bat erreskatatu baitzuen ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Harrison Ford: Indiana Jones edo Han Solo izandakoaz dena dakizulakoan?

Harrison Ford: Indiana Jones edo Han Solo izandakoaz dena dakizulakoan?