https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Handia' filmak inauguratuko du Different! zinemaldia, Parisen

'Handia' filmak inauguratuko du Different! zinemaldia, Parisen

Pelikularen bi protagonistak bertan izango dira

ELCORREO.COM

Different! L'autre cinéma espagnol zinema jaialdiaren hamaikagarren edizioa hasiko da gaur bertan, eta Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzenduriko 'Handia' filma ikusi ahal izango da inaugurazio egunean. Pariseko zinemaldiak ekainaren 26ra arte iraungo du.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, jaialdiaren lehen egunean filma proiektatzeaz gain, antolatzaileek bi zuzendariak gonbidatu dituzte filma aurkeztera, Xabi Barzosa ekoizlearekin batera.

Ibilbide arrakastatsua izan du pelikulak 2017an Donostia Zinemaldian estreinatu zenetik. Jaialdi ugaritan izan da, eta garaikur ugari jaso ditu filmak zein lantaldeak, tartean 2017ko Goya sarietan lortutako hamar sariak.

Altzoko handiaren istorioan du jatorria argumentuak. Bere papera Durangoko Eneko Sagardoy aktoreak egin zuen. Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin, bere anaia, Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos