Hamaseigarren orri markagailu lehiaketa martxan da Gorbeialdeko Kuadrillan
Lanak aurkezteko epea azaroaren 18an amaituko da, eta txikiek zein helduek parte har dezakete
Paul Picado
Sábado, 16 de octubre 2021, 19:43
Gorbeialdeko Kuadrillak hamaseigarren orri markagailu lehiaketa martxan jarri du. Parte-hartzaileek azaroaren 18ra arte izango dute lanak prestatu eta aurkezteko, eta edonork parte har dezake, adina edozein dela ere. Marrazkia, leloa eta testuaren gaia norberak aukera dezake.
Publicidad
Bost kategoria bereizten dira, hala nola, benjaminak (2016/01/01etik 2019/12/31ra jaiotakoak), kimuak (2011/01/01etik 2015/12/31ra jaiotakoak), haurrak (2007/01/01etik 2010/12/31ra jaiotakoak), gazteak (2004/01/01etik 2006/12/31ra jaiotakoak), helduak (1956/01/01etik 2003/12/31ra jaiotakoak) eta seniorrak (1955/12/31 baino lehen jaitakoak).
Lanak kartoi mehe edo folio batean aurkez daitezke, eta tamainari dagokionez, 4,5 x 21 cm-koak izango dira. Ez da onartutako bestelako neurririk, eta alde batetik bakarrik egon daitezke idatzita edo margotuta.
Parte hartzen duenak, gehienez, hiru lan aurkez ditzake, eta mota honetako lehiaketetan bezala, aurkeztutako lana ezin da egon aurretik argitaratuta, ezta beste lehiaketaren batean sarituta egon. Bestalde, orri-markagailuetan ezingo dira agertu irudi, marrazki edota pertsonaia ezagunak.
Azkenik, sariei dagokienez, hiru sari banatuko dira kategoria bakoitzean, baina parte-hartzaile bakoitzak sari bat bakarrik eskura dezake. Lehen saria 150 eurokoa izango da, bigarrena, 100 eurokoa, eta, hirugarrena, 60 eurokoa. Benjaminen eta seniorren kasuan, 40 euroko sari bakarra banatuko da.
Publicidad
Lanak edozein herri liburutegitan, udal bulegoetan edo Gorbeialdeko Kuadrillako bulegoan aurkez daitezke, zuzenean edo posta ziurtatuaren bidez. Abenduaren 13tik aurrera jakinaraziko dute nork irabazi duen, Gorbeialdeko Kuadrillako webgunean. Oinarri guztiak hemen irakur daitezke.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión