https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hamalau musika banda izango dira aurten, Txapel reggae musika jaialdian

Hamalau musika banda izango dira aurten, Txapel reggae musika jaialdian

Uztailaren 13an Armintzan ospatuko den festibalaren artistak iragarri berri dituzte

UNAI SARRIUGARTE

Aurtengo Txapel reggae musika jaialdiaren artistak iragarri berri dituzte. Datorren uztailaren 13an ospatuko den ekitaldian bertako, Espainiar estatuko eta nazioarte mailako taldeak egongo dira ikusgai. Zehazki, Armintzako festibalaren 24. edizioan hamalau musika banda ibiliko dira oholtza gainean.

Aurtengo Txapel reggaea bi esparrutan zabalduta egongo da: batetik, Dub Stage arratsaldeko lauretan hasiko dena eta, bestetik, BioBizz Portua Stage iluntzeko 23:30etan abiatuko dena. Lehenengo gunean honako talde hauek entzuteko aukera egongo da: Bass Herri and Friends, Weepah, Ziribulio Kolektiboa, Pantx Official Selectors eta King Burning Sound System. Iluntzeko esparruan, berriz, Fontan Moiah and Jahvolution Band, Un Rojo Reggae Band, High Paw e Elephants Yard, Deskarats eta Suaia eta Ama Rebel.

Esan bezala, Dub Staggen bost talde ariko dira. Baina, zer musika mota aurkituko dute gune horretara hurbiltzen diren interesdunek? Bass Herri Sound System 2017. urtean sortutako reggae musika eta euskal kultura maite duten laukotea da; Weepah Getxon sortu zen kolektibo bat da eta oinarrizko erritmoak gaur egungo reggaearekin nahasten ditu; Ziribulio Kolektibo talde tolosarrak dantza musika ezberdinak uztartzen ditu: reggae, dancehall, rap etab; eta Pantx Records kolektiboak Bilboko zein Euskal Herriko jamaikar doinuen zaleak erakartzeaz gaindi, batasuna lortzea du helburu. Era berean, King Burning Sound System, Herri Ahotsa elkarte kulturalaren parte da, bere helburua doan edonora reggaea eta jamaikar musika hedatzea delarik.

Bestalde, BioBizz Portua Stagen beste bost talde ibiliko dira. Bertan, Fantan Mojah artista jamaikarra Txapel Reggaen izango da Jahvolution talde holandarrarekin batera, eta Reggae, dancehall, ragga, roots, dub eta dubste musika estiloak uztartuko dituzte. Un Rojo Reggae Band bertan jotzen egongo den beste musika banda bat da. Costa Ricako bederatzi musikarik osaturiko big band honek reggae rocker doinuz josiko du Armintza.

Halaber, Galizatik High Paw izango da Biobizz Portua Stagean. Singjay honek reggae, roots eta raggamuffin estiloak pertsonalitate handiarekin nahasten ditu. Kataluniatik, berriz, Deskarats Ska-Band ibiliko da Armintzan, 20 urte daramatzate bere ska-rocka mundu guztitik zabaltzen. Azkenik, bertako Suaia eta Ama Rebel izango ditugu. Bizkaiko zazpikotea euskal agertokietan sarri aritu izan da, eta aldeak hainbat proiektu ezberdinetan hartu du parte: Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark edo The Cherry Boppers etab.

Temas

Euskera