https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hamaika film eta bi tailer eskainiko ditu Zinegabonak zikloak

Hamaika film eta bi tailer eskainiko ditu Zinegabonak zikloak

Animazio eta bikoizketa tailerrak izango dira Bilboko Multibox-EiTB eta Golem Alhondigan, Donostiako Principe zinema aretoan, Iruñeko Golem Baionan, Laudioko Laudio Top Cinema aretoan eta Urruñeko Itsas-Mendi zinema aretoan

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Haurren artean euskara sustatzea premiazko kontua da. Horretarako bide desberdinak daude: etxean eta lagunekin euskaraz bizitzea, euskarazko programak telebistan ikustea, euskal hizkuntzan idatzitako liburu eta ipuinak irakurtzea, bertso eskoletara hurbiltzea eta pantaila handian euskarazko filmez gozatzea ere bai, besteak beste. Gauzak horrela, Zineuskadik, Euskal Ikus-entzunezko Sektorearen Plataformak, Zinegabonak zikloaren bitartez hamaika film euskaraz ikusteko aukera eskainiko die umeei gaurtik abenduaren 31ra bitartean. Zehazki, animazio eta bikoizketa tailerrak izango dira Bilboko Multibox-EiTB eta Golem Alhondigan, Donostiako Principe zinema aretoan, Iruñeko Golem Baionan, Laudioko Laudio Top Cinema aretoan eta Urruñeko Itsas-Mendi zinema aretoan.

Programaren arduradunek aurreko astean jakinarazi zutenez, Multibox-EiTB aretoan abiaraziko dute zinemako eta aisialdiko astea, gaurtik, animazio tailerrarekin. Bertan, stop-motion delako teknikak eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira. Egun horretatik aurrera, eta aste osoan, 11:30ean programaz gozatzeko aukera izango da aipatutako zinema aretoetan euro baten truke. Bestalde, familian ondo pasatzeko bikoizketa tailerra ere eskainiko dute.

Animazio eta bikoizteka tailerretan, parte hartzaileek ikus-entzunezkoen sektorean egunero erabiltzen diren teknika eta trikimailuak ikasteko aukera izango dute. Jardunaldi horiek Durangoko Azokaren azken edizioan "arrakasta handia" izan dutela nabarmendu dute Zineuskadiko arduradunek.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos