https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hamabostaldiak berritasun asko dakartza

Irudian, Ainhoa Arteta Sopranoa./
Irudian, Ainhoa Arteta Sopranoa.

EL CORREO

Donostiako 80. Musika Hamabostaldiak 90 proposamen baino gehiago eskainiko ditu abuztuaren 1etik 31ra bitartean. Egitaraua osatuko duten hamar zikloak Donostian egingo dira nagusiki, baina proposamenetako batzuk Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere egingo dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Mahler Chamber Orchestrak hasiko ditu Kursaal Auditoriumeko kontzertu sinfonikoak, abuztuaren 1ean, Jacob Hrusa zuzendari txekiarraren zuzendaritzapean. Inaugurazio kontzertu horretan, Seong-Jin Cho pianista gaztea arituko da, 2015eko Chopin Piano Lehiaketako irabazlea.

Operarekiko hitzorduari leial, Hamabostaldiak Pucciniren 'Madame Butterfly' programatu du abuztuaren 13 eta 15erako, obra liriko eszenaratuenetariko bat. Palau de les Arts de Valenciaren ekoizpenean, 1940ko hamarkadan girotuta dago istorioa, Bigarren Mundu Gerraren erdian. Ainhoa Arteta sopranoak emango dio ahotsa protagonistari (Cio-Cio San).

Azkenik, Víctor Ullate Balleta arduratuko da Kursaal Auditoriumeko dantza hitzordu tradizionalaz, abuztuaren 17an eta 18an. 'Antígona' da bere produkzio berria, eta Lucía Lacarrak interpretatuko du rol nagusia, Víctor Ullatek berak sortutako koreografiarekin.

Temas

Euskera