https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sei eta hamabi urte bitarteko 209 euskal ikasleren lanak, Guggenheimen

Bi ikasle, artelan batez gozatzen./Guggenheim Bilbao Museoa
Bi ikasle, artelan batez gozatzen. / Guggenheim Bilbao Museoa

'Artea Ikasbide' programari esker ikasturtean egindako artelanak izango dira ikusgai irailaren 15era arte, Bilboko museoko Hezkuntza gelan

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

'Artea Ikasbide' programa bueltan da eta interesdunek aukera izango dute irailaren 15era arte Euskadiko bederatzi ikastetxetako 6 eta 12 urte arteko 209 ikaslek ikasturtean zehar egindako artelanez gozatzeko Guggenheimen.

Programaren helburua da eskola curriculumeko gaiak ikasteko bideak eskaintzea ikasleei, jokoaren eta praktika artistikoaren bitartez. Iñaki Gracenea, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Ixone Sadaba, Karlos Martinez Bordoy, Manu Muniategiandikoetxea, Jorge Rubio, Ibon Saenz de Olazagoitia eta Manu Uranga artistek diseinatu eta dinamizatu dituzte ikasturtean zehar 20 saiotan egindako lantegiak, Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza sailarekin eta EAEko bederatzi ikastetxetako profesionalekin elkarlanean.

Esperientzia horietatik sormenez betetako hainbat proposamen atera dituzte ikasleek, besteak beste, buztinezko ahoak, sudurrak eta belarriak; antzinako tribu eta zibilizazioetan inspiratutako maskarak; animazio bideoak; material birziklagarriekin egindako landare eskulturak; inoiz ikusi gabeko faunaz osatutako animaliategia.

Argazkigintza, pintura, eskultura edo performancea bezalako bitarteko artistikoen bidez, neska-mutilei aurkikuntzak egiten, esperimentatzen, ikusten dutenaz hausnartzen, zalantza egiten eta ingurua ulertzen laguntzea da ekimenaren helburua. Gauzak horrela, jakin ezazu aurreko asteartetik erakusketa horretaz gozatzeko aukera izango duzula Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza gelan.

Temas

Euskera