https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hamabi musika taldek hartuko dute parte BBK Soinu Berriak lehiaketan

Hamabi musika taldek hartuko dute parte BBK Soinu Berriak lehiaketan

Lehiaketara 94 musika talde aurkeztu ziren eta kontzertuak apirilaren 11an eta 25ean eta maiatzaren 9an eta 30ean izango dira

UNAI SARRIUGARTE

Hamabi musika taldek hartuko dute parte BBK Soinu Berriak musika lehiaketan. Apirilaren 11an izandako boloa eta gero, kontzertuak hilaren 25ean eta maiatzaren 9an eta 30ean izango dira. Emanaldiak Bilboko BBK aretoan izango dira 20:00tik 23:00ra bitartean. Kontzertuak streaming bidez emango dira BBKren Youtubeko kanalean eta egun bakoitzean hiru taldek joko dute. Ekainaren 20an ospatuko den finalera hiru artista hoberenak pasako dira.

Aurkeztutako 94 proposamenetatik, hautaturiko taldeak honako hauek dira: Pinpilinpussies (Rock), Las Selvas (Rock), Airu (Pop), The Owl Project (Pop), Los Chivatos de Ana Frank (Punk), Nekane (Pop-R&B), Sua (Rock), Perky Pat (Post Punk), Marban (Indie Pop), Bilbao Tropical (Rap), Dekot (Rock) eta Omago (Folk Pop).

Musika lehiaketa honekin, BBK-k aukera bat eskaini nahi die musikaren munduan lehen urratsak ematen hasi diren euskal gazte musika taldeei. Horretarako, BBK-k Bilbon duen BBK aretoa euren zerbitzura jarriko du. Euskal aurrezki-kutxak ikus-entzunezko materialekin hornituko ditu lehiaketan parte hartuko duten taldeak.

Bestalde, lehiaketaren irabazleek sari hirukoitza irabaziko dute: batetik, BIZKAIA BIME Live Internacional Music Experience musika jaialdian parte hartuko dute. Bestetik, 4 kanta izango dituen disko bat grabatuko dute Deustuko El Tigre estudioetan eta, gainera, bideokliparen kostu ekonomikoak StereoZona kanalaren kontura izango dira.

Gaur egun ezaguna da euskal musikaren munduan dagoen lehia eta diskografia kontraturik indarrean ez dituzten talde gazteak asko dira. Horregatik, BBK Bizkaia mailan bere harea pikorra ipintzen ahalegindu da, musika lehiaketa hau ospatuaz.

Halaber, lehiaketan parte hartzen duten musika estiloen aniztasuna nabarmendu behar da: Rock, Pop, Soul, R&B, Hip Hop, Trap, Elektronikoa, Surf, Garaje, Folk, Metal...