https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hakan Hardenberger tronpetista suediarrak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du

Hakan Hardenberger tronpetista./E. C.
Hakan Hardenberger tronpetista. / E. C.

'The Times' egunkariak «galaxiako tronpetista onena» dela adierazi zuen

ELCORREO.COM

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 'Ipar Haizea' izenburuko kontzertuak eskainiko ditu aste honetatik aurrera Euskadin eta Nafarroan. Emanaldi horietako bakarlari eta zuzendaria Hakan Hardenberger tronpeta jotzaile suediarra izango da. Atzo Donostiako Kursaal Auditoriumean izan zen kontzertua . Gainera, Gasteizko Principal Antzokian hilaren 5ean, Iruñeko Baluarte Auditoriumean 6an eta Bilboko Euskalduna Jauregian 7an izango dira emanaldiak.

Euskal orkestrak jakinarazi duenez, kritikak bere alorrean interprete onenetakotzat jotzen du Hardenberger. Are gehiago, 'The Times' egunkariak «galaxiako tronpetista onena» zela esan zuen 2011n. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin emango dituen kontzertuetan, bakarlari gisa Joseph Haydnen 'Tronpeta eta orkestrarako kontzertua' eta Toru Takemitsuren 'Paths' bakarka jotzeaz gain, orkestra zuzenduko du.

Hakan Hardenberger (Malmö, Suedia, 1961) oso goiz nabarmendu zen daukan trebetasunagatik eta «ordura arte tronpetaren munduan inoiz ez egondako bakarlaria bihurtu zen». Talentu ugari dituen musikaria da, eta errepertorio barroko, klasiko eta erromantikoaren interprete handia den arren, tronpetarako musika berriaren defendatzaile sutsua ere bada.

Munduko orkestra nabarmenekin jo du: New York, Berlin eta Vienako orkestra filarmonikoekin, Bostongo Orkestra Sinfonikoarekin edota Londreskoarekin. Zuzendari lanetan, BBC Philharmonic, Malmöko Orkestra Sinfonikoa, Dresdengo Orkestra Filarmonikoa, RTE National Symphony Dublin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bera zuzendu ditu. Euskal orkestrarekin 2000. urteko maiatzean aritu zen lehen aldiz, eta orain berriro parte hartuko du denboraldian, azken hilabetean Vienan, Kopenhagen eta Berlinen kontzertuak eman ostean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos