https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Haizekadak' izeneko ikuskizun flamenkoa izango da ostiralean, Zigoitian

La Pulga, eklitaldi batean./
La Pulga, eklitaldi batean.

Ikuskizuna Gasteizko Bengolarra parkean izango da, 21.00etan

PAUL PICADO

La Pulga y Compañía taldearen 'Haizekadak' izeneko ikuskizun flamenkoa izango da bihar, Zigoitiko Bengolarra parkean. Ikuskizuna 21.00etan hasiko da, ez da sarrerarik atera behar eta gutxi gorabeherako iraupena 80 minutukoa izango da. Askoa Etxebarrieta Lasheras dantzaria ('La Pulga') da ikuskizun honen zuzendaria.

Ikuskizuna ikusteko bertaratzen denak flamenkoa ezagutzeko eta barneratzeko aukera izango du, sustrai sakon herrikoiko arte bat gisa, emozioen hizkuntza bat gisa. Ikuskizun honetan musika eta dantza bateratzen dira, baina baita poza, deserrotzea, sentimendua, mina, askatasuna eta bizitza. Gitarra, perkusioa eta txaloak ere lagun dira eta flamenkoaren arlo desberdinak lantzen dira, hala nola seguidilla, alegría, soleá, tangoak eta buleriak.

La Pulga y Compañía taldeko zuzendaria, esan bezala, Askoa Etxebarrieta da. Lau urterekin ballet klasikoa ikasten hasi zen, eta Jesus Guridi Musika Eskolan dantza-eskolak inauguratu zituen lehen ikasleetako bat zian zen. Zentro berean solfeo eta biolina ikasi zuen. Gasteizen ballet klasikoa ikasten amaitutakoan, Bilbon, Solange Lefortekin, eta Madrilen, Victor Ullateren eskolan jarraitu zuen ikasten.

Herriko lantegi batzuei esker ezagutu zuen flamenkoa, eta Granada eta Sevillara joan zen iturri flamenkoak bilatzeko eta flamenko eskolak jasotzeko, besteak beste Isabel Bayón, Farruquito edo Juana Amayarekin. Horrela, hamar urte baino gehiagotan, bere teknika sortu du, eta gaur egun Madrilen, eta Sevillan prestatzen jarraitzen du.

Temas

Euskera