Borrar
Ignacio Pérez

Hainbat jarduera izango dira abenduan Aramaion

Besteak beste, ipuin-kontalariak, dokumentalak, antzerkia, bikoizketa-lehiaketa eta bertso saioak izango dira

Paul Picado

Osteguna, 2 abendua 2021, 22:23

Comenta

Gabonak heltzear dira, eta horrek, umeen oporrak hurbil ere badaudela esan nahi du. Hori dela eta, Aramaioko udalak hainbat jarduera antolatu ditu abenduan zehar, ume zein helduentzat. Besteak beste, ipuin-kontalariak, dokumentalak, antzerkia, bikoizketa-lehiaketa eta bertso-saioak izango dira.

Ostiral honetan jada, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 'Alaiak kantuz' izeneko ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dute, goizean, eskolako umeek. Zentroko nagusiek, berriz, 'Herria kantuz' izeneko ekitaldiaz.

Datorren ostegunean, abenduak 9, Briska txapelketa izango da, 17.00etan, Alaiak Jubilatuen Elkarteak antolatuta, eta bi ordu beranduago, Amets Arzallusek migratzaile eta euskaldunei buruzko 'Miñan' izeneko liburua aurkeztuko du Kultura Etxean.

Asteburura begira, ostiralean, 17.00etan, Mus Txapelketa antolatu du Alaiak Jubilatuen Elkarteak, eta 18.30ean, Alex Mendikutek 2020an egindako argazkien proiekzioa egingo du.

Hurrengo asteko ostiralean, abenduak 17, Bikoizketa Lehiaketa izango da, 18.00etan, ume, nerabe eta helduentzat, Kultura Etxean. Larunbatean, Itur Zuri Emakume taldeak Bilboko Guggenheim Museorako irteera antolatu du, 10.00etan. Arratsaldean, 19.30ean, 'Eta kittorik ez' antzerki emanaldia izango da Kultura Etxean.

Gabon-gauaren bezperan, 19.00etan, bertso-saioa izango da Kultura Etxean, Maialen Lujanbio, Paula Amilburu, Jone Uria eta Julio Sotorekin, eta abenduaren 24an dagoeneko, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da, iluntzean.

Horren ostean, urtea amaitzeko, abenduaren 26an, 'Aztarnak' dokumentalaren proiekzioa izango da, Kultura Etxean, 19.00etan. Hurrengo bi egunetan, umeentzako tailerrak izango dira toki berean, 12.00etatik aurrera, eta abenduaren 29an, ipuin-kontalaria izango da, Lur Usabiagaren eskutik, 12.30ean, Kultur Etxean. Bi saio antolatu dituzte. Alde batetik, 11.30ean, 3 urtetik gorakoentzat, eta bestetik, 12.30ean, 6 urtetik gorakoentzat.

Azkenik, abenduaren 30ean, umeentzako tailerra egongo da berriz, 12.00etan, Kultura Etxean, eta abenduaren 31n, 08.30ean, Orixol mendira igoko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hainbat jarduera izango dira abenduan Aramaion

Hainbat jarduera izango dira abenduan Aramaion