https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hainbat jarduera izango dira Gorbeiako parke naturalean bere urteurrenaren ospakizunean

Hainbat jarduera izango dira Gorbeiako parke naturalean bere urteurrenaren ospakizunean

Parke Naturalaren 25. urteurrena ospatuko da larunbatean

PAUL PICADO

Gorbeiako Parke Naturalak dagoeneko 25 urte bete ditu halakotzat hartu zutenean, eta horretarako zenbait jarduera antolatu ditu larunbaterako. Besteak beste natura-ibilbide gidatuak, Gerra Zibileko lubakiak ikusteko bisita, ardi latxaren artilea lantzeko familia tailerrak, haurrak basoan jolasteko eremua eta pintxo-potea izango dira Sarriko parketxean. Herritarrek jarduera horietan guztietan parte hartzeko aukera izango dute-

Baina jarduera horiez gain, ibilbide etnografiko bat ere izango da, tontor horren itzalpean gertatutako unerik garrantzitsuenetako batzuk ikusteko, eta Gerra Zibilean egondako antzinako lubakietatik ere ibiltzeko.

Egitarauari dagokionez, 09:00etatik 12:00etara helduentzako natural ibilbidea eta ibilbide etnografikoa izango dira. Tartean, 10:30etik 12:30etara habi kutxak eraikitzeko tailerra izango da 6 eta 14 urte bitarteko umeentzat. Bestalde, ordu berean, lehen esan bezala, latxa ardiaren artilean lantzeko tailerra izango da jende ororentzat. Helduek beste hitzordu bat ere izango dute 11:00etatik 12:30era, etnobotanika tailerra hain zuzen ere, sendabelarrei, kosmetikari eta gastronomiari buruzkoa. Txikienek 11:00etatik 14:00etara izango dute parte hartzeko aukera. Hiru ordu horietan jolas gunea egongo da basoan. Hor, eskulanak, margoak eta egurrezko jostailuak izango dira erabilgarri.

Inaugurazio-ekitaldia 12:30ean izango da, eta ordubete beranduago, «Artzaintza Gorbeian, oraina, iragana eta etorkizuna» izeneko tailerra, edonorentzat. Azkenik, 14:00etan, ohiko pintxo-pote herrikoia izango da.

Temas

Euskera