https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hainbat jarduera izango dira uztailean Arabako parke naturaletan

Hainbat jarduera izango dira uztailean Arabako parke naturaletan

Jarduerak larunbatean hasiko dira Izkiko Parke Naturalean

PAUL PICADO

Arabako parke naturalean hainbat jardueraz gozatzeko aukera egongo da hilabete honetan. Horrela, lehen jarduera larunbatean bertan izango da, Izkiko Parke Naturalean. Egun horretan Apolo tximeleta galzoriko espeziea aztertuko dute 'Apolo tximeletaren bila!' izeneko jardueraren bitartez. Goizeko 10.00etan hasi eta 14.00etan amaituko da, eta parte hartu nahi izanez gero parqueizki@parques.araba.eus helbidera mezu bat bidali edo 945 41 05 02 telefonora deitu beharko da.

Jarduerak egunez zein gauez izango dira, eta uztailaren 19an hain zuzen ere gaueko lehen jarduera izango da, 'Kiroptero behaketa eta identifikazioa' izeneko ekintzaren bidez. Horrela, saguzarrak eta haren trebetasunak eta mehatxuak azalduko dira. Ekintza 21.00etan hasi eta 01.00etan amaituko da, Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalean. Kasu honetan, helbide elektronikoa parketxe.aizkorriaratz@gmail.com eta telefonoa 945 38 69 64 izango dira. Hurrengo egunean, ostiralean, 'Apolo tximeletaren bila!' jarduera errepikatuko da, baina kasu honetan, Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalean. Ordutegia ere bera izango da, 10.00etatik 14.00etara.

Ostiral horretan, gaueko beste jarduera bat izango da Gorbeiako Parke Naturalean, 'Gaueko tximeletak' izenekoa. 21.00etan hasi eta 00.00etan amaituko da. Parte hartzeko, parquegorbeia@parques.araba.eus helbidera mezu bat bidali beharko da; bestela, 945 43 07 09 telefonora deitu ahalko da. Amaitzeko, 'Mehatxuko landaredia' izeneko jardueraren bidez, galtzeko arriskuan dauden landareak aztertuko dituzte uztailaren 27an Valderejoko parke naturalean. Ekintza honetan parte hartzeko mezu bat bidal daiteke parquevalderejo@parques.araba.eus helbidera edo 945 35 31 46 telefonora deitu.

Temas

Euskera