https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hainbat adituk diotenez, 2050. urterako ozono geruzak bere berezko maila berreskuratu dezake

Hainbat adituk diotenez, 2050. urterako ozono geruzak bere berezko maila berreskuratu dezake
Fotolia

Adituek gaineratu dutenez izpi ultramoreak saihesteak onura ikaragarriak ekarriko ditu gizartean

UNAI SARRIUGARTE

Hainbat adituk diotenez 2050. urterako ozono geruzak bere berezko maila berreskuratu dezake. Izan ere, azken 20 urteotan egindako kontsumo aldaketek ozono geruzako zuloa handitzen jarraitzea saihestu du eta hauxe gero eta txikiagoa da. Honen bitartez, gure osasunarentzat kaltegarriak ziren izpi ultramoreak ekiditea lortu dugu.

Aipatu dugunez ozono geruzak 2050. urterako ia osorik berreskuratuko du bere berezko maila. Vienan 1987. urtean abian jarritako Montreal Protokoloak iragarri du. Izan ere, garai hartan Austriako hiruburuan ezarri ziren helburuak estimatzen zuten deboran baino askoz lehenago lortu dira.

Adituek gaineratu dutenez izpi ultramoreak saihesteak onura ikaragarriak ekarriko ditu gizartean: batetik, 20,6 milioi azal minbizi kasu gutxiago 2060. urtera arte; bestetik, 3 milioi heriotza gutxiago azal minbiziaren ondorioz 2060. urtera arte; eta, azkenik, 129 milioi katarata kasu gutxiago 2060. urtera arte.

Edonola ere, denak ez dira datu onak. lHFC edo hidrofluorocarburoek, hau da, ozonoa suntsitzen zuten produktuen ordezko sustantziek negutegi efektua handiagotzen dute. Hori dela bide, industriaren munduak ingurumenean jasangarriak diren sustantziak aurkitu behar ditu. Hortaz, iragarri dutenez asko dago oraindik egiteko ingurugiroaren alde.

Ozono geruza edo ozonosfera lurraren atmosferako gas geruza da, ozono (O3) kontzentrazio handikoa. Geruza honek eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kalte baitezake. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen. Geruzaren aurkikuntza Charles Fabry zientzialariak egin zuen 1913. urtean, interferometro optikoari esker.