https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gwendal talde mitikoak Jimmy Jazz aretoan joko du

Gwendal talde mitikoak Jimmy Jazz aretoan joko du

Kontzertua ekainaren 15ean izango da, 23.00etan

PAUL PICADO

Gwendal talde mitiko bretainiarrak Jimmy Jazz aretoan joko du. Kontzertua ekainaren 15ean izango da eta 23.00etan hasiko da. Hori bai, ateak ordu erdi lehenago irekiko dituzte, hots, 21.30ean. Sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen (22 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (24 euro) egin daiteke.

Gwendal taldea 1972. urtean sortu zen Bretainian, eta bertako musika eta musika zelta jotzen du. Lehen diskoa berehala kaleratu zuen, sortu eta bi urtetara, 'Irish Jig' izenekoa. Taldearen musikan hainbat musikaren eragina antzematen da, hala nola Irlandako musika tradizionalarena, rock, jazz eta musika klasikoarena. Lehen disko horrek iritzi eta salmenta onak izan zituenez, bigarren diskoa hurrengo urtean kaleratu zuen.

80ko hamarkadaren hasieran zuzeneko lehen diskoa kaleratu zuen, Madrilgo San Juan Evangelista ikastetxe nagusian emandako kontzertu batean. Aldi horretan zenbait aldaketa gertatu ziren taldean eta hori bere musikan ere antzeman izan zen. Horrela, 70eko hamarkadako musikaren eragina ere hautematen da urte horietan. 80ko hamarkada horretako azken lana 'Glen River' izan zen, 1989. urtean, eta handik sei urtetara ez zuten kaleratu hurrengo lana, 'Pan Ha Diskan' izenekoa, 1995. urtean hain zuzen ere. Azken disko horretan beste musika-tresna batzuk eta Afrikako eta Indiako erritmoak erabili zituzten.

Hortik aurrera nolabaiteko atsedena hartu zuen taldeak, hala ere, kideetako batzuek beren proiektu pertsonalak kaleratu zituzten. Dena den, 2003. urtean berriro elkartu eta 2005. urtean hamargarren diskoa kaleratu zuen. Azken diskoa 2016. urtean kaleratu zuen, 'Live In Getxo' izenekoa.

Temas

Euskera