Borrar
Gurutze Frades triatleta.
Gurutze Frades triatletak zazpigarren postua lortu zuen distantzia luzeko Munduko txapelketan

Gurutze Frades triatletak zazpigarren postua lortu zuen distantzia luzeko Munduko txapelketan

Bizkaitarrak esfortzu itzela egin zuen azken bi tarteetan sailkapenean gora egiteko eta lehenengo hamarren artean amaitzeko Fyn-en, Danimarkan, jokatu duten distantzia luzeko Munduko txapelketan

Elcorreo.com

Lunes, 16 de julio 2018, 12:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gurutze Frades Getxoko triatletak zazpigarren postuan bukatu zuen larunbatean distantzia luzeko Munduko txapelketa. Igeriketako 3.000 metroen ondoren lau emakumek hartu zuten lasterketako burua: Helle Frederiksenek, Annabel Luxfordek, Camila Pendersenek eta Bárbara Riverosek, hain zuzen ere.

Gurutze Fradesek zortzi minutu baino gehiago galdu zituen tarte honetan eta txirrindularitzako zatian lasterketa buruan jarri ziren emakumeek distantzia handitu zuten. Hala ere, Gurutzek ez zuen amore eman eta borrokan jarraitu zuen, bizikletarekin gora eginez eta bederatzigarren postuan ekiteko azken tarteari, korrikako tarteari, aurrean joan direnekiko 14 minutuko aldearekin.

Korrikako tartean Helle Frederiksenek erritmo bizi-bizia ezarri zuen eta garaipena erdietsi zuen horri esker. Bera da distantzia luzeko Munduko txapeldun berria. Danimarkarra 5:49:04ko denbora eginda sartu zen helmugan. Bestalde, zilarra Barbara Riverosek bereganatu zuen (5:51:22) eta brontzea Annabel Luxford-ek (5:55:57). Azkenean, Gurutzek zazpigarren bukatu zuen, 13 minutura.

«Denboraldiaren lehen zatian helburu guztiak bete ditut. Zazpigarren tokia erdietsi dut distantzia luzeko munduko txapelketan eta pozik nago egindako lanarekin. Igeriketan denbora gehiegi galdu dut eta bizikletan dena ematera irten naiz. Bakarka aurrera egin behar izan dut, pedalei indartsu eraginda. Korrikako zatian azken ukitua eman behar nion egindako esfortzuari, postuak hobetzeko aukera nuen eta horretan jarri dut arreta. Zenbaki onak egin ditut, igeriketa oztopo izan dudan arren. Egindako lasterketarekin pozik nago eta denboraldiaren lehen zatia horrela ixteagatik. Distantzia luzeko hiru lasterketa egin ditut jarraian eta maila bikaina erakutsi dut hiruretan. Orain Konako bidea prestatzea da hurrengo erronka», adierazi zuen lasterketa bukatzean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios