https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gureak desgaituen behargintza taldeak 155 langile berri kontratatu zituen iaz

Gureak desgaituen behargintza taldeko langile batzuk / Gureak

155 langile berri hauekin, 5.817 pertsona dira lantaldean

UNAI SARRIUGARTE

Gureak ezgaituen behargintza taldeak 155 langile berri hartu zituen 2018. urtean eta gaur egun 5.817 pertsona dira lantaldean, horietatik 4.707 minusbalotasunen bat duten pertsonak dira. Iazko ekitaldian sei milioi euroko irabaziak izan zituen eta salmentekin 250 milioi euro lortu. Gainera, %2,4ko errentagarritasuna lortu zuten eta esportazioak %20 igo zituzten. Azken lau urteotan 1.500 langile enplegatu ditu Gureak taldeak.

Gureak ahalmen desgaitasuna duten pertsonei eta, bereziki, Gipuzkoan adimen-desgaitasuna duten pertsonei egokitutako lan aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen dituen euskal enpresa-taldea da. Giza taldearen osaera bost multzok osatzen dute: adimen urritasuna, desgaitasun fisikoa, zentzumen desgaitasuna, buruko gaixotasuna eta desgaitasunik ez duten lan taldeek. Zehatzago esanda, giza taldea osatzen duten 5.817 pertsonetatik, 4.707 desgaitasuna dute.

Bestalde, talde sendo eta dibertsifikatua da, industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan bereziki. Taldearen negozio eta jarduerak lehiakorrak dira, eta errentagarritasun sozialean eta kudeaketaren eraginkortasunean mailarik altuenera iristea dute helburu.

Iñaki Alkorta Gureak taldeko presidenteak aste honetan azaldu zuenez, lantaldean sartutako azken 155 langile horietatik %81 laguntza premia gehien duten pertsonak dira. Langile horiek formakuntza etengabea behar dute, eta azken urtean taldeak 1,9 milioi euroko inbertsioa egin du prestakuntzan, 150.000 orduko formakuntza suposatu duena. Era berean, Alkortak enpleguarekin lotutako beste datu bat azpimarratu zuen: 2018an, Gureak taldeko 54 langile ohiko lan merkatura pasatu ziren.

Halaber, lan taldeak jasotzen duen euro bakoitzeko hiru gizarteratzen ditu. Gureak taldeak gaur egun %80ko autofinantzaketa maila aurkezten du, Europa mailan esparru horretan lan egiten duten enpresak baino %30 gehiago. Gureak taldeak 47,7 milioi euro jaso zituen diru laguntza publikoetan iaz, batez ere desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko, eta, soilik zergetan, 48,5 milioi ordaindu behar izan zituzten.