https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Gure zirkua' egitasmoa Bizkaira iritsi da

'Gure zirkua' egitasmoa Bizkaira iritsi da

Euskal Herriko lehenengo zirku ibiltaria Berrizen izango da maiatzaren 26ra arte

EL CORREO

Euskal Herriko lehenengo zirku ibiltaria jada iritsi da Bizkaira eta bertan izango da maiatzaren 26ra arte, Gure Zirkua izenburupean. Egitasmo honek maiatzaren 3an ekin zion 2019ko birari, Oiartzunen (Gipuzkoa), eta asteburu honetan gure probintziara iritsiko da. Zehazki, Gure Zirkua hamaika emanaldi eskainiko ditu Berrizen.

Lehenbiziko aldia izango da proiektua Durangaldera iritsi dena, eta interesdunek jakin behar dute sarrerak salgai daudela www.eventbrite.com atarian eta zirkuko txarteldegian, 18:00tik aurrera. Aukera ezinhobea ikuskizun

Zirku ibiltariaren arduradunek jakinarazi dutenez, 2018an egindako lehen biran 25.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren, Gure Zirkuak Oiartzunen hasi du aurtengoa, maiatzaren 3an, eta bertan eskainitako 11 emanaldietan jendez lepo bete zen karpa, sarrera guztiak agortuz eta guztira 2.750 ikusle bilduz.

Urteko bigarren geldialdia Berriz izan da, Durangaldera lehen aldiz helduz. «Aurten ere Euskal Herriko txoko ugaritara eramango du Gure Zirkuak bere ikuskizuna, oraingo honetan ahalegin berezia eginez oraindik iritsi gabeko eskualde eta lurraldeetara iristeko», adierazi dute.

Berrizburu futbol zelaiaren aurreko aparkalekuan kokatuko dute Gure Zirkuak karpa. Honako hauek dira bertan eskainiko diren 11 emanaldien data eta ordu zehatzak: maiatzaren 18an, 17:00etan eta 19:30ean; 19an, 17:00etan eta 19:30ean; 24an, 18:00etan eta 20:30ean; 25ean, 17:00etan eta 19:30ean; 26an, 12:00etan. Ez ezazue pentsa eta anima zaitezte zirku ibiltari honetaz gozatzera.