Borrar
Guraso Eskolen XXII. Topaketan Álvaro Bilbao neuropsikologoak hitz egingo du

Guraso Eskolen XXII. Topaketan Álvaro Bilbao neuropsikologoak hitz egingo du

sergio eguía

Viernes, 23 de febrero 2018, 23:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arratsaldea honetan, 16:00etatik 19:00etara, Guraso Eskolen XXII. Topaketa egingo da Europa jauregian, Hezkuntza Zerbitzuak antolaturik. Álvaro Bilbao neuropsikologoa izango da hizlari nagusia, 'Burmuin hobeak eraikitzen: neurozientzia ikasgai gurasoentzat' gaitzat hartuta.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta jardunaldiaren moderatzaile eta eskoletako bateko guraso Juan José Casadok aurkeztu dute gaur, prentsaurrekoan.

Hezkuntza Zerbitzuak eta eskolen batzordeak sustatzen dute Gasteizko eta Arabako Guraso Eskolen Topaketa. Gurasoen eskolek urtero antolatzen dute elkarrekin horrelako prestakuntza saio komun bat, eta lan-talde horien barruan ez egon arren aztertzen diren gaietan interesa izan dezaketen beste guraso batzuei ere parte hartzeko aukera ematen diete.

Zerbitzuak eskaintzen duen urteko programaren amaiera dira topaketak. Ikastetxeetan eta haur-eskoletan seme-alabak matrikulatuta dituzten gurasoei zuzendutako programa da, familiak hezkuntzaren alorrean gaitu eta prestatzearren, helburu hauekin: seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan sentsibilizatzea, guraso gisa dituzten erantzukizunez kontzientzia handiagoa har dezaten sustatzea, seme-alabekiko harremanetan sortzen diren arazo ohikoenei aurrea hartzeko edo aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak ematea, eta heziketaren arlo guztiekin lotutako erabakiak hartzen laguntzea.

Hezkuntza Zerbitzuak adituen doako asistentzia eskaintzen du, eskolak dinamizatu ditzaten, baina eskolek berek erabakitzen dute prestakuntza-prozesua, funtzionamendua, lan-prozesua, edukien egiturak, partaidetzaren sustapena, etab.

Gaur egun, 44 guraso eskolak hartzen dute parte programan (iaz baino lau gehiagok), eta orotara 654 pertsona dira (iaz baino 100 gehiago).

Álvaro Bilbao Bilbao

Álvaro Bilbao Bilbao da XXII. Topaketaren protagonista. Osasun-psikologian doktorea da, eta neuropsikologoa. Neurospsikologia ikasketak Johns Hopkins ospitalean (Baltimore) egin zituen, eta Munduko Osasun Erakundearekin egin du lan. Hainbat unibertsitatetan irakasle gonbidatua da, eta burmuinaren zaintzarekin eta hezkuntzarekin lotutako hitzaldiak ematen ditu. Aditu kliniko eta zabaltzaile moduan egin duen karrera profesionalari esker, hainbat sari irabazi du; El cerebro del niño explicado a los padres liburua idatzi du, halaber.

Hitzaldian, Álvaro Bilbaok seme-alaben garun-potentziala garatzeko neurozientziak familien eskura jartzen dituen ezaguerak azalduko ditu. «Guraso guztiek jakin badakite, eta ez dabiltza oker, burmuina susper daitekeen organoa dela. Inguru aberatsak burmuina hobeto garatzen lagun dezake, neurozientziaren arabera. Hala ere, baieztapen horrek hamaika zalantza sortzen du: zer esan nahi du seme-alaben mundua aberasteak? zenbat eskolaz kanpoko ekintza izan behar lituzkete? zeintzuk dira interesgarrienak? ba al dago bestelako aukerarik? zer egin dezakegu etxetik?»

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios