Borrar

Guggenheima doan bisitatzeko aukera izango da gaur eta bihar

Erakundeak eskerrak eman nahi dizkie hiritarrei beste behin ere, Museoaren 20 urteko ibilbidean jasotako babesagatik

elcorreo.com

Sábado, 21 de octubre 2017, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste honetan Guggenheim Bilbao Museoa ireki zutenetik 20 urte ospatu dira, eta hori dela eta, museoak doako bi irekiera egun izango ditu gaur eta bihar. Modu horretan, erakundeak eskerrak eman nahi dizkie hiritarrei beste behin ere, Museoaren 20 urteko ibilbidean jasotako babesagatik.

Gaur eta bihar museora hurreratzen diren pertsonek hainbat erakusketa erakargarriz gozatzeko aukera izango dute; horien artean, 'Bill Viola: atzera begirakoa' nabarmentzen da, bideoartearen aitzindaria eta gure garaiko artista garrantzitsuenetakoa denaren ibilbidearen gaineko begirada tematiko eta kronologikoa,hain zuzen ere.

Gainera, bisitariek berriki inauguratu den 'Anni Albers: ikusmena ukitu' bisitatzeko parada izango dute, ehun artearen aitzindariak zazpi hamarkadatan egindako obra errepasatzen duen erakusketa, alegia. Halaber, bihar itxiko den 'Georg Baselitz. Heroiak' erakusketa monografikoa ere ikusi ahalko da, egungo itzal handiko artistak 1965 eta 1966 urteetan egindako pintura-saila barne hartzen duena, porrot egin duten 'heroi' zaurgarrien erretratuekin. Azkenik, bideoartearen zaleek Ken Jacobs-en 'Gonbidatuak' (The Guests) lanaz gozatu ahalko dute, eta, noski, aukera paregabea izango dute Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak aurkezpena berriz bisitatzeko.

Doako irekieraz gain, Guggenheimak hainbat jarduera berezi hartuko ditu asteburu honetan. Atzo, esate baterako, Art After Dark ekimenaren beste saio bat izan zen Atrioan, eta Oliver Koletzki Live Set (Stil vor Talent, Berlin), Moa Anbessa (Venezia) eta Follow The Party (Fever, Bilbo) aritu ziren ere bai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios