https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Guggenheim museoak «bere historiako udarik onena» izan du, 445.147 bisitarirekin

EL CORREO

Guggenheim Bilbao Museoak «bere historiako udarik onena» izan du bisitarien kopuruari dagokionez. Izan ere, ekainean, uztailean eta abuztuan inoizko bisitari gehien jaso ditu. Hiru hilabeteotan 445.147 lagun igaro dira museotik, hau da, iazko epealdi berean baino 17.383 gehiago eta 2016koan baina 32.005 gehiago.

«Bi urte horietako udak ere museoak ordura arte izandako arrakastatsuenak izan zirela kontuan hartuta, azken urteetako goranzko joera berresten du aurtengo emaitzak», nabarmendu dute museo bilbotarreko arduradunek.

Zehazkiago, hilabeteka begiratuz gero, ekainean 110.013 bisitari izan ziren, iaz baino 4.496 gehiago; uztailean 153.129, 2017an baino 5.663 gehiago; eta abuztuan 182.005, joan den urtean baino 7.539 gehiago.

Bisitarien jatorri geografikoari dagokionez, %76 Espainiako Estatutik kanpoko bisitariak izan dira (iazko ehuneko berbera), eta frantsesak (bisitari guztien %22), italiarrak (%8), britainiarrak (%8), alemanak (%6a) eta herberehetarrak (%5) nabarmendu du.

Bisitari gehien izan zen eguna abuztuaren 14a izan zen, 7.715 bisitariekin. Udako batez bestekoa, eguneko, 5.345 bisitarikoa izan zen, 2016ko batez bestekoa baino 148 gehiago.

Modu honetan, 2018ko abuztuaren 31ra arte, Guggenheim Bilbao Museoak 837.502 bisitari izan ditu, joan den urtean data horretan baino %2 gehiago eta 2016an baino %6 gehiago.

«Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia» (irailaren 23ra zabalik), «Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz» (azaroaren 11ra arte zabalik) eta igandean itxi zen Marc Chagalli eskainitako erakusketa izan dira erakargarritasun nagusiak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos