https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gripearen eragina apur bat jaitsi da azken astean

Gripearen eragina apur bat jaitsi da azken astean
Fotolia

100.000 biztanleko 408,67 kasu izan dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zainketa Epidemiologikoaren Mediku Jagoleen Sareak egindako azken txostenaren arabera

ELCORREO.COM

Gripearen eraginak pixka bat behera egin du Euskal Autonomia Erkidegoan urtarrilaren 22tik 28ra, aurreko astearen aldean. Guztira, 100.000 biztanleko 408,67 kasu izan dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zainketa Epidemiologikoaren Mediku Jagoleen Sareak egindako azken txostenaren arabera. Hala ere, birus detekzioa altua denez, oraindik goiz da epidemiaren beherakadaren hasiera den ala ez zehazteko.

Denboraldiaren hasieratik, gripeagatiko 1.173 ospitaleratzeren berri eman da, eta haietako 242k larritasun irizpideak izan dituzte. Gainera, 44 heriotza erregistratu dira, ospitaleratutako kasu larrien artean.

Osasun Sailak eta Osakidetzak giza baliabideen eta materialen errefortzuari eutsi diote, gripe arriskuaren planak aurreikusten duen moduan. Era berean, egunero egiten da laguntza mailen arteko koordinazioa, Larrialdi zeritzuekin koordinatuta, Osakidetzako Osasun Laguntza Zuzendaritzako batzorde zehatz bat buru dela.

Horrela, herritarrek osasun baliabideak arduraz erabiltzea komeni da, paziente bakoitzaren arazo medikoei arreta kalitatez eman eta horiek konpondu ahal izateko. Horrek dakar kasu bakoitzerako zer osasun zerbitzu den egokiena balioestea, sintomatologiaren arabera: familia medikua, etengabeko arretako guneak eta, konplikazio larrien kasuan, ospitaleko larrialdiak.

Azkenik, Osasun Sailak eta Osakidetzak eskerrik eman dizkiete berriz Osakidetzako langile guztiei, profesionaltasunagatik, ahaleginagatik eta lanagatik, bereziki, urtero bezala, besteak beste, gripea dela-eta laguntza eskari handia dagoen

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos