Greenpeacek 2020an ingurumenaren alorrean martxan jarri diren ekimen hoberenen eta txarrenen zerrenda kaleratu du
Greenpeace Espainiak gizarteak biodibertsitatearen esparruan aurten egindakoen nondik-norakoak eman ditu ezagutzera
Unai Sarriugarte
Asteazkena, 30 abendua 2020, 17:53
Greenpeacek 2020 urtean ingurumenaren alorrean martxan jarri diren ekimen hoberenen eta txarrenen zerrenda kaleratu du. Izan ere, Greenpeace Espainiak gizarteak biodibertsitatearen esparruan aurten egindakoen nondik-norakoak eman ditu ezagutzera.
Aurten aurrera eraman diren egitasmo hoberenen artean Espainiar mailan aurrera eramandakoak, eta, nazioarte mailan burututakoak sailkatu ditu. Espainiari dagokionez, Gobernuak 2025. urterako karboi zentral termiko aktiboen desagerpenaren alde hartutako erabakia aipatu du. Era berean, Espainiako geografia osoan barrena martxan jarri den gehiegizko 30 kilometro orduko abiaduraren ekimena ere mentzionatu du, egun probintziako hiruburuen erdian nahiz penintsulako errepideen % 80an ezarri dutena.
Nazioarte mailan, berriz, Greeanpeacek beste zenbait proiektu mahaigaineratu ditu: batetik, Europar Batasunak 2030. urterako hartutako CO2 isurketen % 60 murrizketaren inguruko konpromisoa; bestetik, Amazoniako Kapiruna herrialdeak eskuratutako lorpen historikoa, bertako deforestazioa erdira jaistea ahalbidetu duena.
Halaber, Espainian nahiz munduan hartutako erabaki txarrenak ere eman ditu ezagutzera. Diesela laguntzen jarraitzen da, esaterako, Estatuko Aurrekontu Orokorretan, eta, Gobernuak inbertsio ikaragarriak bideratu ditu sektore kutsatzaileenak laguntzeko, Berriztatze Planaren aldeko diesel eta gasolina bezalako erregaiak kontsumitzen dituzten ibilgailuen alde, hain zuzen ere.
Bestalde, munduari gaizki datozkion zenbait erabaki ere nabarmendu ditu. Urte bakar baten buruan Amazoniak 626 milioi zuhaitz galdu ditu, azken hamar urteotako zifrarik handiena, alegia. Gainera, aurten munduan barrena hedatu diren sute ikaragarriak, hala nola, Kalifornian, Australian, Siberian edota Espainian. Europako Banku Zentralak, aldiz, 7.000 milioi euro eman dizkio erregai fosilen sektoreari.