

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Lunes, 3 de febrero 2025, 10:25
Euskal zinema hauspotzea, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera ematea eta euskaraz sortutako film laburrak herritarrei ezagutaraztea dira Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak antolatzen duen Laburbira zirkuituaren helburu nagusietako batzuk. Bada, ekimenak 22. edizioa ospatuko du aurten, eta zortzi filmeko bilduma bat eskainiko du martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean. Bitxikeri gisa, Ekain Irigoienen 'Europa' eta Eneko Sagardoyren 'Betiko gaua' Goya sarietarako hautagaiak egongo dira ikusgai emanaldietan .
Aurtengo ediziora 35 film labur aurkeztu dira eta, aipatutako bi horietaz gain, honako lan hauek egongo dira ikusgai: 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez), 'Plazer bat' (Sonia Estevez), 'Pentsatzen dut' (Karmele Mitxelena), 'Hor konpon' (Jone Arriola), 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño eta Iraia Yarto) eta 'Utlandsk' (Alba Lozano).
Hau da, antolatzaileek nabarmendu duten bezala, «orotara, 97 minutuko film labur sorta osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz, eta denetariko lanak aurki daitezke bertan, eduki zein estiloz».
Laburbirak Donostiako San Telmo Museoan martxoaren 6an egingo den aurrestreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea. Hala ere, interedunek jakin behar dute edozein herritan antola daitekeela, eta elkarte zein udalen izen-ematea zabalik dagoela webgunean otsailaren amaierara arte.
Antolakuntzatik nabarmendu nahi izan dute «hogei urte baino gehiagotan bide arrakastatsua» egin duela zikloak, eta «euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala» bihurtu dela. Gainera, sortzaile eta ikusleen arteko harremana errazteko eta sendotzeko helburuarekin, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badago filmen proiekzioaren barruan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.